Eztabaida:Leotardo

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Elementu hau sortzeko unean (otsaila 2021) ikus dezakezue Wikidata elementuak ez duela loturarik beste inongo hizkuntzatan. Arraroa, baina halaxe da: es:Leotardo espainolezko sarrera beste arropa bati buruzkoa da (dantzako body bat, ingelesezko en:Leotard bezala), eta horrek adieraz lezake akaso Espainiako erabilera dela Hego Euskal Herriko leotardoen parekoa. Beste hizkuntza batzuetan ere ez dut parekorik aurkitu, salbu eta pantien alemanezko de:Strumpfhosen artikuluan, non Strickstrumpfhosen eta Kinderstrumpfhosen azpiataletan bai deskribatzen den leotardoak zer diren, eta 20. mendeko bigarren partean izan zuten erabilpena (modan jarri zirenean). Guztiarekin, Wikidatan zein Commonsen ondo definitzen saiatu naiz, euskarazko wikipedian bezalaxe. --Luistxo (eztabaida) 18:06, 15 otsaila 2021 (CET)Reply[erantzun]