Eztabaida:Litroak egin

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Denborapasa" honi "litroak" edo "litroak egitea" deitu izan zaion beti, Madrilgo Botellon delakoa Antena3 eta TVE1 kateetan modan ipini zen arte. Hortaz, artikuluaren izena aldatuko nioke nik, eta Litroak ipini. Gero, artikulu barnean idatzi daiteke gaztelaniaz botellon dela eta frantsesez apéro géant... --josugoni (erantzun hemen) 09:41, 26 Abuztua 2011 (UTC)

Ados nago, baina botiloi hitza ere jasota dago Googlen, Eusko Jaurlaritzako argitalpenei erreferentzia eginez. Izenburua aldatzearen alde nago, baina birzuzenketa bat eginez eta sarreratxoan botiloi hitza negritan ere jarriz. Litroak egiteaz gainera, eleak egitea ere deitu izan zaio horrelako bilkura bati. - --Joxemai; (erantzunak) 10:32, 26 Abuztua 2011 (UTC)
Josugonirekin bat nago. Guk beti "litroak egitea" esan dugu. Bide batez, ez gara gai hau eztabaidatzeko lehendabizikoak --Marklar 12:07, 26 Abuztua 2011 (UTC)
Ni ere "litroak egitea"ren alde. Rona erosiko? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:08, 26 Abuztua 2011 (UTC)
Egina--josugoni (erantzun hemen) 20:17, 26 Abuztua 2011 (UTC)
Nik ez nuke botiloi hori negritaz ipiniko, zabarkeria hutsez eginiko hitza baita. Agian, nonbaiten ipini daiteke euskal testu batzuetan agertu dela hitza, baina botellón hitzaren euskaratze hala-moduzkoa dela argituz. --josugoni (erantzun hemen) 20:56, 28 Abuztua 2011 (UTC)
Erreferentziak ikusten jarrita, ziur naiz botiloi bezain beste alditan erabili dela botiltzarra neologismo (eta itzulpen literala). -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:03, 28 Abuztua 2011 (UTC)