Eztabaida:Lizentzia (argipena)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Argipen luzapena[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Josu. Uste dut izen aldaketa hau txarrerako izan dela. Izan ere, argipen orrien izenburuan «(argipena)» eransteko ohitura dugu (horrela argiago geratzen baita zer orri mota den); eta «Lizentzia» orriak, izen horrek hainbeste esanahi dituenez eta esanahi horietako bat ere besteen gainetik argi eta garbi nabarmentzen ez denez, argibide orri horretara eramateko birzuzenketa orria izan beharko luke. Zer deritzozu? --Xabier Armendaritz 2015-03-24, 11:52 (UTC)

Badirudi ez dudala ondo agertu nire arrazoibidea. Eskematikoki esango dut:
  1. «Lizentzia» orriaren edukia argipen orri batena da, eta, horrenbestez, «Lizentzia (argipena)» izenburua izan beharko luke.
  2. «Lizentzia» orrian ageri diren hiru esanahietatik, lehena (baimena) edo hirugarrena (unibertsitateko ikasketen titulua) paretsu dabiltza, bietako bat ere ez da nagusitzen, nabarmen, bestearen gainetik. Beraz, «Lizentzia» orriak birbideratze orria izan behar du, «Lizentzia (argipena)» orrira eramateko.
Horren kontrako arrazoirik? --Xabier Armendaritz 2015-03-26, 21:40 (UTC)
Nire aldetik ados Xabierrekin. Beste lankidearen berririk ez dagoenez, birzuzenketa egitera noa, argipen orria dela adierazteko. - --Joxemai; (erantzunak) 06:44, 15 apirila 2015 (UTC)