Eztabaida:Maria Muzytxuk

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Transkripzio akatsa: Muzytxuk ✓ / Muzitxuk[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Emakume honek ukraineraz idatzitako izen-abizenak ditu, ikus, bestela ukrainerazko і letra bereizgarri hori: Марія Олегівна Музичук). Euskaltzaindiaren 156. arauaren arabera ukrainerazko и letra y idazten da euskaraz. Esaterako Юлія Тимошенко → Julia Tymoxenko. Hortaz, bere abizenaren transkripzioa Muzytxuk da. —Aurreko iruzkin sinatugabea 46.222.199.84 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-12-26, 23:57).

Egina. Eskerrik asko oharrarengatik. --Xabier Armendaritz 2017-12-26, 23:03 (UTC)

Galdera bat: Maria ordez ez zatekeen "Marija" izan beharko? izan ere i eta "Ia" letrak segitua datoz, eta nik esango nuke "ija" transkribatu beharko zatekeela.

Bestetik patronimikoa kasu honetan "Olehivna" beharko zatekeen ez "Olegivna"; ukrainerazko "г" "h" ahoskatzen baita. Berdina bere ahizpa Anna Muzytxuken kasuan.

(Draza Mihailovitx)

Patronimikoa[aldatu iturburu kodea]

Anna Muzytxuken kasuan bezala, "Olehivna" jarri dut, "Olegivna" ordez.

Олег izena berdin idazten da errusieraz eta ukraineraz, baina ezberdin ahoskatzen, eta beraz, latinikora ezberdin ekartzen: "Oleg" errusieraz eta "Oleh" ukraineraz.

Hala ere, beste zalantza bat dut, eta ez nahiz aldatzera ausartzen: uste dut "Maria" ordez "Marija" beharko zatekeela.