Eztabaida:Markel Olano

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Edizio-gerra[aldatu iturburu kodea]

@Lainobeltz, Sagarna, Iñaki LL: Kaixo. Azken egunotan edizio gerra bat egon da artikulu honen gainean, eta saiatu nahi dut mediatzen. Zeintzuk dira ikusten diren arazo nagusiak artikuluan edo zer den aurrera/atzera botatzen ari dena? Eskerrik asko. -Theklan (eztabaida) 16:41, 27 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]

Ikusten dudan arazo nagusia "2016ko azaroan, Markel Olano polemika baten erdian kokatu zen, Koldo Mitxelena Kulturunean presoek egindako arteari buruzko erakusketa batean ETAkide baten margolanak ez erakustea babestu zuenean, terrorismoaren "biktimekiko sentsibilitatez" eta "mugarik gabeko adierazpen askatasuna" onartu ezin delakoan." esaldian dago.
Ez dut babestuko behin eta berriz esaldi bat kentzea artikulutik eztabaidarik gabe, baina nire ustez esaldi edo aipamen hau handiegia da artikuluak duen (zuen) luzerarako. Hau da, ezin du hainbeste pisu izan gertakari puntual batek. Ondo ikusiko nuke hau (eta beste polemika batzuk) sartzea, baldin eta artikulua orekatua balitz, ibilbidearen gaineko kontakizun bat eginez.
Ez dut uste "helburu politiko jakin batekin" sartutakoa denik, @Sagarna: eta IP anonimo batzuek esan duten bezala; kontrara, uste dut une zehatz bateko albistearekin sartuta dagoela eta, beraz, arazo nagusia aktualismoa dela, egunero gertatzen dena sartzeko beharra.
Nire aldetik, esaldia momentuz kentzearen alde. Theklan (eztabaida) 17:26, 27 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]