Eztabaida:Mohamed Siyad Barre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pertsonaia honen izena Siyad Barre idazteko motiborik ez dut ikusten. Artikulu berrizendapena gertatu zela ematen du, baina ez dakit zergatik. Egia bere izena somalieraz modu jakin batean idazten dela, baina nazioarteko erdara gertukoetan Siad Barre da (fr, en, es). Gainera -iya- idazkera ez da batere erabilia euskaraz izen arrotzak moldatzean. Riyadh hiria Riad dugu wikipedia honetan, eta azerieraz Azerbaijango presidentearen izena Əliyev izan arre, Aliev dugu gurean. Ildo beretik Siad Barre behar luke, nik uste.-Luistxo (eztabaida) 07:16, 10 iraila 2018 (UTC)