Eztabaida:Natibitatearen eliza (Burgu)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu honek hainbat zuzenketa behar dituela uste dut:

Hasteko, eliza hau Añua herria dago, eta Burgu udalerria da. Nire ustez, irakurlea despistatu dezake, artikuluaren izenburuan garbi ipintzen ez bada Añuako eliza dela eta, nahi bada, testuaren barruan esan zein udalerritan dagoen; bidez batez, ez da esaten ezta zein probintziatan dagoen.

Bestalde, egia da Euskaltzaindiaren 150. arauan, Burgu agertzen dela udalerri eta herri horren izen bezala, baina izen ofiziala Elburgo/Burgelu da. Zein irizpide erabiltzen da Wikipedian honelako desadostasunak daudenean?

Ondoren, Añua herriari buruzko artikuluan, eliza honi Natibitateko Andra Mariaren eliza deitzen zaio, eta ez Natibitatearen eliza; gainera, gaztelaniaz, Iglesia de la Natividad de Nuestra Señora (edo dela Virgen Maria) agertzen da. Zuzen itzulita, Andre Mariaren natibitatearen eliza beharko luke (Euskaltzaindiaren Hiztegian "Andre Maria" agertzen baita.

Azkenik, testuan esaten da "Jaunaren jaiotzaren omenez sagaratua" dagoela. Terminologia hori (Jaunaren) ere aldatu beharko litzatekeela uste dut, non eta Wikipedian ez dugun besterik gabe adoptatzen terminologia kristaua oso-osorik. --Koldo Biguri (eztabaida) 10:22, 8 abuztua 2020 (CEST)[Erantzun]