Eztabaida:Oinetxe jauregi

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Zein da aldea?[aldatu iturburu kodea]

    Eskerrik asko, Luistxo, hau sortzearren. Irudipen lausoa dut ez dagoela alde handirik Hego Euskal Herriko beste oinetxeekin, ezpada izendapena bera eta Nafarroakoek handiagoak izateko joera dutela. Badago modurik alde horiek esplizitatzeko? -Iñaki LL (eztabaida) 18:15, 9 urria 2021 (CEST)[erantzun]

    Artikuluak eta erreferentziek dioten bezala, Nafarroako Gorteetan tokia izatearekin lotura daukan instituzio bat da; konkistaren ondoren bereziki ugaldu zelarik bere zerrenda eta nomenklatura, izendapena Gaztela/Espainiako monarkiaren esku zegoelako. Luistxo (eztabaida) 08:15, 10 urria 2021 (CEST)[erantzun]
    Luistxo Ez dakit zenbateraino den hori gaztelaniazko hizkuntzaren nominalismo ponposo bat, euskaraz besterik gabe "(Nafarroako) oinetxe" esaten zitzaiona. Errezelo hori dut. Alegia, baziren orduan Gorteetan tokia ez zuten oinetxeak? Tira, gehiago ez dakidanez, aztertuko dut gaia pixka bat ahal dudanean. -Iñaki LL (eztabaida) 23:22, 10 urria 2021 (CEST)[erantzun]