Edukira joan

Eztabaida:Oreka taidunaren teoria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dirudi punctuated equilibrium esamoldea oreka puntua denik. Norbaitek ba al daki nola esten den euskaraz? (agian oreka puntuatua edo oreka etena...) --josugoni (erantzun hemen) 19:41, 2 Otsaila 2009 (UTC)


Nire ustez oreka puntuatua egokiagoa da oreka puntua baino, eta erreferentzia bat badago gainera. Gould-ek badu euskarara itzulitako liburu bat (Bai bizi zoragarria!) eta bertan bi modutara agertzen da: oreka taiduna eta oreka puntuatua. Oreka taiduna ez nuke hobetsiko bi arrazoirengatik: batetik tai hitza batez ere Zuberoa aldekoa delako (Elhuyar-en arabera) eta bestetik bereziki tai(rik) gabe esapidean erabiltzen delako (hau ere Elhuyar-en arabera). Beraz ez dakit kasu honetan oso egokia den. Oreka puntuatuak abantaila bat du, bai gaztelaniaz eta bai frantsesez erabiltzen dela: equilibrio puntuado eta Équilibre ponctué. Eta ingelesez ere bai, punctuated equilibrium.

Dena dela puntuatu hitzak ez nau erabat konbentzitzen, belarrira itsusi egiten dit; artifiziala, arrotza, erdal kutsukoa egiten zait. Agian egokiago litzateke oreka etenduna (taiduna-ren hildotik), baina ez oreka etena. Oreka etena gaztelaniazko equilibrio interrumpido edo horrelako zerbait izango litzateke, eta oreka etenduna berriz equilibrio con interrupciones, eta azken hau da, nire ustez, kontzeptuaren benetako esanahia. Momentuz artikuluaren izenburua aldatu egingo dut oreka etendunarengatik. Puntuatu baino gehiago gustatzen zait. Gould-en liburuan puntuatu agertzen da baina ez dut uste nahitaez jarraitu beharreko eredua denik; liburu osoan behin bakarrik aipatzen da puntuatu eta beste behin taidun. Alegia, ez dirudiela euskaraz erabat finkatuta dagoen terminoa denik.

--Pete

Zientzia.net webgunearen arabera "oreka taiduna" da hitz egokia. Aldatuko dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:30, 14 urria 2014 (UTC)