Eztabaida:Saharaz hegoaldeko Afrika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sahara azpiko / Saharaz hegoaldeko[aldatu iturburu kodea]

Zehazki hiztegian Saharaz hegoaldeko agertzen da, eta, egia esan, "logikoagoa" dirudi. Hala ere, ez dakit zein den euskaraz gehien erabiltzen dena (Berrian eta beste hedabidetan). --josugoni (erantzun hemen) 19:52, 3 Ekaina 2011 (UTC)

Berrian biak agertzen dira. Googleen "Saharaz hegoaldeko Afrika"k 670 emaitza eta "Sahara azpiko Afrika"k 13.100 emaitza dituzte tartean Euskaltzaindiaren webgunean edo Hiru.com webgunean --Marklar 08:17, 4 Ekaina 2011 (UTC)

Zehazki hiztegian ez ezik, EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak lanean ere halaxe ageri da: «Saharaz hegoaldeko Afrika». Eta Berria.info webgunean, gaur (2012-03-30), goizeko 11:40 direla, Googlek 8.550 emaitza dakartza "Saharaz hegoaldeko" bilaketarako, eta 57 emaitza "Sahara azpiko" bilaketarako. Beraz, garbi dago, zehatzena eta egokiena ez ezik, erabili-erabiliena ere badela «Saharaz hegoaldeko Afrika». --Xabier Armendaritz 2012-03-30, 09:42