Eztabaida:Santa Barbara gotorlekua (Sara)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Santa Barbara fortea / gotorlekua (Sara): fortea edo gotorlekua hitza erabiltzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier,

Dirudienez Sarako (Lapurdi) Santa Barbara muinoan dagoen gotorlekuari dagokion tituluan forte hitza zuen baina mugitu duzu eta gotorleku jarri. Gotorlekua terminoaren erabilerari buruz, kontuan izan behar da oso termino orokorra dela (eta gorde behar, euskarak hitz orokor bat behar baitu inguruko hizkuntzak bezala), eta fortea, berriz, hitz zehatzagoa da eraikin mota bat adierazteko, XVI. mendetik aurrera artilleriari aurre egiteko diseinatutako gotorlekua, hain zuzen. Hala ere, eta ildo beretik, orain fuerte hitza erabili beharko genuke, eta ez fortea, 2019ko uztailetik Euskaltzaindiak ontzat jo baitu fuerte hitza, eta bere hiztegian txertatu du. Gotorlekua, berriz, hitz orokorrago modura jarraitzen du agertzen.

Gotorleku: iz. Gotor babesturiko lekua edo barrutia, eraso militarrei aurre egiteko eraikitzen dena. Gaztelu eta gotorlekuetan.

Fuerte: 1 adj. Heg. Beh. Bortitza, indartsua, sendoa. Ik. azkar. Gorputz handia ez daukat, baina bai zimela eta fuertea. || (Adizlagun gisa). Oihuka hasi ziren izugarri fuerte. 2 iz. Heg. Beh. Gotorlekua. --Errotaburu (eztabaida) 19:15, 24 iraila 2019 (CEST)[Erantzun]

Kaixo, Errotaburu. Hain zuzen ere, gaur egungo hiztegi fidagarri guztietan (eta bereziki Euskaltzaindiarenean) begiratu eta gero mugitu dut artikulua. Euskaltzaindiak diosku fuerte behe mailakoa dela; ez dagokio eraikin baten izen formalari, beraz. Eta berdin Elhuyar, Zehazki eta —bereziki— Euskalterm hiztegiek ere: fuerte azaltzen bada, behe mailakotzat ematen dute (goi mailako erabilerakoa litzatekeen termino espezializatu batetik urrun), eta forteren aipamenik ere ez. Eta Euskaltermek, hain zuzen, fitxa hau dakar:
« - Geografia > Geografia-entitateak > Hornidurak -

eu gotorleku (4)

Definizioa :
Gotor babesturiko leku edo esparrua, lurralde jakin bat defendatzen zuena.

es
fuerte

fr
fort

en
fort

[Hiztegi terminologikoa] [2012]


(4) Termino normalizatua/gomendatua.

»
gotorleku, «termino normalizatua/gomendatua». Beste inolako aukerarik gabe: ez forte, ez fuerte. Eta frantsesezko forten baliokide. Beraz, hiztegietan behintzat ez dut inolako oinarririk ikusten atzera forte jartzeko, baina bai, alderantziz, gotorleku terminoari eusteko. --Xabier Armendaritz 2019-09-24, 20:20 (UTC)