Eztabaida:Simon Petliura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izena eta patronimikoa[aldatu iturburu kodea]

Bi aldaketa egin ditut:

-"Symon" ordez, "Simon" jarri dut testuan, euskaraz ez baitago "y" eta ez baikenukeen erabili behar zirilikotik transliteratzeko. Infografian eta izenburuan aldatzerik ez dut lortu. -Patronimokoan "Vasilievitx" bertsio errusiarra "Vasilovitx" ukrainarraz ordeztu dut, kontuan izanik pertsona hau ukrainar nazionalista dela.

(Draza MIhailovitx)

Simon idazkeraz, bi kontu:
  1. y letra existitzen da euskaraz. Ikus Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 17. araua, Euskal alfabetoaren letren izenak. I grekoari eta beste letra batzuei buruz, ohar hauxe jartzen du: «Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira.»
  2. Hala ere, egia da Euskaltzaindiak ukrainerazko и́ eta errusierazko и letretarako euskal transkripzioa i dela arautu duela (ikus Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 156. araua, Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema).
Beraz, artikulu honen gai den gizakiaren izena, euskaraz, Simon da, bai. --Xabier Armendaritz 2017-12-18, 15:08 (UTC)

Eskerrik asko argipenarengatik[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko Xabier Armendaritz argipenagatik. Bai "y" existitzen da jatorriz erabiltzen duten hizkuntzetako izenak ekartzeko, baina askotan alfabeto latinoz dauden izenak dira: "Yves", "Yates", "York"... ez zirilikoz daudenak euskaraz emateko (euskarazko alfabeto latinoan jartzeko). Hori esan behar nuen, zuk zuzenago esan duzu.