Eztabaida:Software libre
Itxura
Software libre vs aske. "Aske" hitza euskaldunagoa da?
[aldatu iturburu kodea]Orriaren hasieran mezu hau agertzen da:
"Orriari Software aske izenburua jartzea proposatu da. Zergatia: "Aske" hitza euskaldunagoa da."
Ez dut uste "Aske" hitza "Libre" baino euskaldunagoa denik. "Libre" hitzak tradizio luze eta zabala du euskaraz. Garai eta dialekto guztietan dokumentatua dago, nahiz eta XX. mendearen lehen erdiko autore garbizaleek gutxi edo batere ez erabili.
"Aske" berriz Arana Goirik sortutako neologismo bat da eta XX. mendearen hasieran hasi zen erabiltzen. Mendearen erdialdera arte "azke" aldaera zen nagusi.
Orriaren hasierako mezu hori kendu egin behar litzatekeela iruditzen zait, ematen duen arrazoia ez baita egia.
--Asier Iturralde Sarasola (eztabaida) 14:40, 7 abendua 2019 (CET)
- Egina @Asier Iturralde Sarasola: Euskaltermen ere software libre edo kode libreko software dator. -Lainobeltz (eztabaida) 18:40, 7 abendua 2019 (CET)