Edukira joan

Eztabaida:Software librea hezkuntzan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko esperientziak

[aldatu iturburu kodea]

Zuk bidalitako mezu honi erantzun gisa idatzen dizut:

<----> Kaixo Joxemai:

"Software librea hezkuntza" sarreratik "Esperientziak Euskal Herrian" atala ezabatu duzu ez omen delako informazio entziklopedikoa. Ez dut ulertzen zergatik gai honen inguruko mundu mailako esperientziak informazio entziklopedikoa den eta Euskal Herrikoak ez. Informazio lokalak agian ez du mundu mailakoa duen garrantzi absolutua baina erlatiboa bai, nire uste apalean.

Alexgabi

<---->

Kaixo, Alex Gabi. Mila esker artikuluan egindako aldaketei buruz interesa azaltzeagatik. Entziklopediak unibertsalak dira eta horregatik lehenesten dira mundu mailako esperientziak (horrek ez du esan nahi mundu mailako esperientzia guztiak interesgarriak direnik, agian artikuluko batzuk ez dira interesgarriak izango). Nik ezabatutakoak lokalak dira, baina ez ditut horregatik ezabatu, irrelebanteak zirelako baizik. Ulertuko duzunez, software librea hezkuntzan gaian interesatuta dagoen batentzat, Euskal Herriko esperientzietan interesatuta ere, 2008 urtean institutu batean edo batzuetan Linux erabiltzen hasteak interes ez gutxi baizik eta nulua dauka, nire ustez noski. Interesgarriak lirateke Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sare osoan edo administrazioan abiarazitako proiektuak, edo Diputazioetatik bultzaturiko proiektuak, baina zuk aipatutakoak lokaletan lokalak dira, guztiz puntualak, anekdota hutsa (2008 Luberrin hasi zela Linux erabiltzen; eta zer?, galdetzen dut). Ulertuko duzulakoan, agur bero bat. PD: eztabaida hau artikuluaren eztabaida orrira eramatera noa. - --Joxemai; (erantzunak) 11:24, 7 maiatza 2015 (UTC)

<---->

Arrazoia duzu. Euskal Herriko hezkuntzan software librea bultzatzeko egin diren ahaleginak irakasle eta ikasle batzuk egin dituzte, ez Jaurlaritzak. Zentzu horretan hutsalak izan daitezke baina bitxia iruditzen zait jarrera hori Wikipediako administratzaile batengan. Ez dira urte asko pasa, software librearekin batera, irrelebante eta anekdota hutsa zen entziklopedia libre bat ezagutarazteko eta sendotzeko ahaleginak egiten genituela. --alexgabi 23:35, 7 maiatza 2015 (UTC)

Aurrekoa sarkasmo hutsa da, eta eztabaida arrazional eta intelijente baterako bidea ixten du. Bide batez sofware librea zabaltzeko ahaleginak miresgarriak dira, eta niretzat are eta miresgarriagoak gobernuetatik ez datozenean; ni horregatik ari naiz hemen lanean. - --Joxemai; (erantzunak) 06:07, 8 maiatza 2015 (UTC)