Sarkasmo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Sarkasmo hitza grezieratik dator, σαρκασμός, latinez, sarcasmus, eta euskaraz “larrutzea”, “ezpainetan hozka egitea”. Pentsamendu figuren artean kokatzen da figura erretoriko hau Juan Kruz Igerabideren arabera “pertsona edo erakunderen bat gogotik larrutzea, burla eta trufa ironikoa eta gogorra egitea” da.[1] Ironiarekin badu zer ikusirik baina sarkasmoren kasuan oso gogorra da, sarritan iraintzeko asmoarekin. Normalean esaten den kontrakoa adierazi nahi da. Igerabidek Itun Berriaren adibide bat eman du, Jesus gurutzean zegoenean Jainkoaren semeak izanik, zergatik ez zuen bere burua salbatzeko gai.[2]

Literatutan asko erabiltze da sarkasmo. Hona hemen Joan Mari Irigoienen adibide bat:

Zernahi esan dezakete,
las ikastolas son nidos de terroristas,
el euskera es la única lengua por la que se mata,
la Costitución es sagrada,
eta antzeko beste mila perla,
irainak eta gezurrak,
gezurrak eta irainak,
ongiaren aldeko gurutzadan
gezurra bera ere bihur bailiteke
egiazko bertute.[3]

Hona hemen, orain beste adibide bat prosaz, hau Ramon Saizarbitoriarena:[4]

Esango nuke aurpegian ageri nituen kalteak neurtu zituela, eta ez zitzaizkion larriak :iruditu, antza. Nolanahi ere, "egin nahi duzuna" esan, eta aitzurrean jarraitu zuen gero.
-Noski, zuri ez zaizu axola hemen bertan hiltzen banaiz ere.

Idazteko garaian sarkasmoa tipografikoki adierazi daiteke, letra larriak erabiliz (pertsona hori ez da OSO ONA), kakotxen artean, (oso “listoa” da hori). Ingelesen eraginez baita galdera edo harridura marka parentesi artean erabiltzen da ere (!). Hitz egiterakoan intonazio berezia erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan Kruz Igerabide, 678.or.
  2. Juan Kruz Igerabide, 678.or.
  3. Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002. 175.or.
  4. Bi bihotz, hilobi bat. Donostia: Erein, 2000. 386.or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]