Eztabaida:Sopela

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sopela ala Sopelana? Tontakeri bat dirudien arren Sopelan bizi garenontzat oso garrantzitsua da euskeraz Sopela hitza erabiltzea Sopelanaren ordez. Iritzi subjetiboez gain Euskaltzaindiak Sopela izen egokia dela aitortu zuen Bizkaiko herriko izenen eta jentilizioen zerrendan. Pello (bota)

Euskaltzaindiaren arabera izen ofiziala Sopelana da, euskal izena Sopela, eta bertako herritarra sopelarra edo sopeloztarra. Nik ere Sopela jarriko nuke, euskal izena, alegia. Bilbok, Urduñak eta beste zenbaitek ere euskal izena dute Wikipedian, Sopelari ere horrela jarriko diot beraz. TXiKi 08:48, 17 Apirila 2006 (UTC)

Zer da espekulazioa? Uste nuen Wikipediak objetibotasuna gorde beharra zeukala. Etxeorratz 21:41, 5 Urria 2006 (UTC)

Espekulazioa hitz subjetiboa dela uste baduzue kendu dezakegu esaldia edo beste hitz objetiboagoa erabili. --Pello, beldur barik 16:03, 7 Urria 2006 (UTC)
Parkatu lehenago ez erantzuteagatik. Nik "etxebizitza asko eraiki direla, biztanleria gorantz joan delarik" esango nuke eta "horrek etxebizitzen prezioak igoarazi dituela" edo holako zeozer. Etxeorratz, erantzuna hemen 19:41, 19 Urria 2006 (UTC)
Ados. Nik ez neukan espekulazioa termino subjetibotzat, baina zuek horrela dela uste baduzue aldatu. Ez dago arazorik.--Pello, beldur barik 17:51, 20 Urria 2006 (UTC)