Sopela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sopela

 Bizkaia
Sopelako Arrietara hondartza.
Sopelako Arrietara hondartza.
Sopelako bandera

Sopelako armarria

Izen ofiziala Sopela[1]
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Uribe Kosta
Alkatea Gontzal Hermosilla Ramos (EAJ)
Herritarra sopelar, sopeloztar[2]
Koordenatuak 43°22′53″N 2°58′56″W / 43.38139°N 2.98222°W / 43.38139; -2.98222Koordenatuak: 43°22′53″N 2°58′56″W / 43.38139°N 2.98222°W / 43.38139; -2.98222

Bizkaia municipalities Sopelana.PNG

Eremua 8,4 km2
Garaiera 30 m
Distantzia 20 km Bilbora
Posta kodea 48600
Biztanleria 12.295 bizt. (2014) — (Green Arrow Up.svg 24)
Dentsitatea 1.463,69 bizt./km²
http://www.sopelaudala.org

Sopela[2] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe eskualdeko herriburua. 8,42 km² ditu, eta 12.295 biztanle.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopelako San Pedro eliza.

Sopela kostaldeko herria da. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kantauri itsasoa dauka; Barinatxe, Arrietara, Atxabiribil eta Meñakoz hondartzak (mendebaldetik ekialdera) itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga eta tartean Urkogane, Sopelanabaso eta Saiherri mendi baxuak daude. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da eta Santa Mariñeko haitza konpartitzen dute. Ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.

Udaletxea hartzen da herriaren erdigunetzat, eta koordenatu hauek ditu: 23º 22' 54'' N - 2º 58' 51,5'' W.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo nagusia erdiguneko Moreaga da. Haren hego-ekialdean Ugeraga auzoa dago, eta, hego-mendebaldean, Larrabasterra. Halaber, hainbat urbanizazio daude kostatik gertuago, besteak beste, Arrietara edo Sopelmar.

Arrietara eta Sopelmar herriko zonalde garestienak dira, itsasondoan kokatzen baitira. Bertako etxe gehienek itsasora bista zuzenak dituzte eta eraikin guztiak urbanizazio pribatuetan kokatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inork ez daki Sopela herria zein urtetan sortu zen zehazki, baina historiaurreko aztarna arkeologikoak ugariak dira, Bizkaiko herri zaharrenetakoa izan daitekeela uste delarik.

80. hamarkadatik aurrera Sopelak inoiz bizitako hazkunde prozesua izan du eta gaur egun 12.900 biztanle inguru ditu. Ordutik, Sopela Bizkaiko dirudunen herri gogokoenetariko bat bilakatu da, honek eskaintzen dituen zerbitzuengatik eta Bilborekin dituen konexioengatik.

Biztanleriaren gehiengoa herrian bertan bizi bada ere, Bizkaiko turismo tasa altuenetarikoa duen herria da. Gainera, estatu osoko BPG altuenetarikoa eta etxebezitza garestienetarikoa duen udalerria da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde motela izan zuen Sopelak. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainiatik etorritako immigrazioaren ondorioz inguruko beste udalerri batzuk izan zuten hazkunde handirik ez zuen Sopelak izan, baina 1970eko hamarkadatik aurrera hazkunde nabarmena jasaten hasi zen.

XXI. mendearen lehen urteetan aurrera jarraitu zuen hazkundeak, pixka bat motelago bazen ere.


Sopelako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko udal garrantzitsuenetarikoa da Sopelako Udala, herriak bizi duen urbanizazio prozesuan hartutako erabakiek zer esan handia dutelako herrialde osoan zehar. Askotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren eta Sopelako Udalaren arteko desadostasunek haserre handia sortu dute. Gainera, Bizkaian biztanle tasari begira aurrekontu altuenetarikoa duen udalerria da.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Gontzal Hermosilla Ramos (EAJ) da Sopelako alkatea, Saioa Villanuevaren (Bildu) ondotik. Hermosillak alkatetza lortu zuen bere taldearen eta PSE-EEren baiezko botoei esker (8). EH Bilduren alkategaiak 6, Denok Baterarenak 2, eta Sopela-Barrika Orainenak boz bakarra lortu zuten. Gehiengo osorik inork ez zuenez lortu, boto gehien lortutako zerrendak lortu zuen alkatetza.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopelako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
7 / 17
2.565 (% 40,15)
7 / 17
2.030 (% 33,54)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
6 / 17
1.977 (% 30,94)
7 / 17
2.251 (% 37,19)
Denok Batera (DB-TU)**
2 / 17
642 (% 10,05)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
341 (% 5,34)
2 / 17
594 (% 9,81)
Ahora Sopela-Barrika Orain
1 / 17
336 (% 5,26)
Irabazi Sopela (IRABAZI)***
0 / 17
310 (% 4,85)
0 / 17
261 (% 4,31)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
218 (% 3,41)
1 / 17
427 (% 7,05)
Beste batzuk
0 / 17
490 (% 8,09)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** Ahal Duguk babestutako zerrenda.
*** 2011n Ezker Batua-Berdeak koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Ordezkaritza kontsularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopelan Pakistanen kontsulatua dagoelarik, Sopela da, hiriburuetatik kanpora, beste estatu baten ordezkaritza ofiziala duen Euskal Herriko udalerri bakarra.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopela azpiegituraz ondo hornituta dago hezkuntza arloan. Unibertsitatez kanpoko eskaintza osoa du, eta herrian bost ikastetxe daude:

  • Sopelako haur eskola
  • Zipiriñe eskola publikoa
  • Iberre ikastetxea
  • Ander Deuna ikastola
  • Helduen hezkuntzako ikastetxea

Guztira, 2.800 ikasle inguru daude gaur egun Sopelan matrikulatuta; horietatik % 81, D ereduan.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopelak kokapen estrategikoa du. Bilbotik 20 minutura dago, eta Gasteiztik nahiz Donostiatik 50 minutura. Bilborekin konektatzen duen autobide zuzena du, bai eta garraiobide sare ona ere.

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sopelbus: Herri autobusa da, Sopelako Udalaren menpe dagoena. Larrabasterra / Arrietara / Hondartzak / Ugeraga / Moreaga / Erdigunea lotzen ditu.
  • Bizkaibus:
    • A3451: Areeta - Armintza.
    • A3531: Sopela - Mungia - Gatika.

Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. Linea: Etxebarri - Plentzia: Sopelak bi metro geltoki ditu: Sopela eta Larrabasterra. Biak "C" eremuan kokatuta daude eta 10 minuturo Bilbora trenak ditu. Sopela - Bilbo ibilbidea 35 minutukoa da metroz.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopelako patroi nagusia San Petri da, herrigunean dagoen elizaren patroia baita (ekainaren 29a) eta Larrabasterra auzoko patroia Karmengo Ama, bertan dagoen baseliza dela eta (uztailaren 16a). Hala ere, beste bi baselizek euren patroia eta jaia ere badaukate, Santa Mariñek uztailaren 18an (arrazoi politikoak zirela eta 20ra atzeratu zena) eta Ander Deunak azaroaren 30ean. Horietaz gain, patroien omenez ez diren hainbat jai ere badaude: Euskararen Eguna, Erdi Aroko Azoka, Koadrilen Eguna...

Eskualde mailan jai erreferenteak ditu eta zonaldean jai egun gehien dituen udalerria da.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uribe Kostako mankomunitateak 2012. urtean egindako inkesta baten arabera, eskualdeko udalerri euskaldunena da. Gainera, herriko kultura eta kirola arloetako eskaintzaren zati handi bat euskaraz da.

Euskaltzaindiaren ikerketek erakutsi dute Sopelako euskarak, bizkaieraren barruan, forma berezia duela. 1987. urtean Sopelako euskararen nondik norakoak dokumentua kaleratu zuten.

Euskaltegi zerbitzua ere badu:

  • Sopelako Udal Euskaltegia
  • Sopelako AEK

Txopel[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txopel Sopelako udalaren maskota da. Hizkuntzalariek herriaren izenaren etimologiari buruz darabilten teorietako batek dioenez, Sopela izenaren jatorria Txopel antroponimoa izan liteke. Hortik sortu da maskota.

Gaur egun Sopelan erabiltzen duten eran, Txopel basajaun itxura duen gizontxoa da, euskal jantziak dituena eta eskuan Sopelako lantza duena. Sopelako udaletxeko sarrera nagusian ikus daiteke.

Txopel sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txopel Sariak urtero Sopelako udalak banatzen dituen sariak dira. Hauek, Euskal Herriko arlo kultural, sozial edo politikoko pertsona esanguratsuei banatzen zaizkie, egindako lana goraipatzeko asmoz. Lehen aldiz 2006. urtean banatu ziren eta geroztik urtero mantendu izan dira. Azken urteetan garrantzi handia hartu dute lurraldean zehar, zenbait pertsonai ezagunek bertan parte hartu dutelarik. Bi mailatan banatzen dira: Txopelen estatua eta Sopelako udal lantza.

Sopeloztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandian bada Soppela izeneko herrixka bat, Kemijärvi udalerrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   La localidad vizcaina de Sopelana cambia su nombre por Sopela, naiz.info, http://www.naiz.info/es/actualidad/noticia/20140129/la-localidad-vizcaina-de-sopelana-cambia-oficialmente-su-nombre-por-sopela .
  2. a b Euskaltzaindiak euskara baturako arautu du udalerriaren izena Sopela dela, eta herritarra sopelar edo sopeloztar (ikus Euskaltzaindiaren 145. araua).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sopela Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa