Eztabaida:Tximino

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez nago ados. Lemureak ere tximinoak dira jende askorentzat. Nire ustez Tximino artikulua ez da horrela existitu behar, bere sailkapen taxonomiko eta guzti. Gainera txinpanzeak ere tximinoak dira euskaldun gehienentzat, eta Hominidoak dira. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:32, 9 Urtarrila 2011 (UTC)

Niretzat, biologoa ez naizen honentzat, tximinoak (tximuak) gizakia ez den edozein primate da. Agian, sailkapen zientifikoa eta herri hizkera desberdinak direla azaldu beharko genuke artikuluan... --josugoni (erantzun hemen) 12:53, 9 Urtarrila 2011 (UTC)
Ni horretara noa. Ez da "aditu iritzia" eman nahi dudanik, baina berez primatologoa naiz. Tximino nire ustez argipen orrialde bat izan beharko litzateke, zuzenduz primate, edo ordena ezberdinetara. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:02, 9 Urtarrila 2011 (UTC)
Artikulua sortzerakoan, ingelesezkoa euskaratu baino ez nuen egin. Ez naiz gai hauetan aditua (eta definizioa ez zitzaidan batere ulergarria iruditu). Artikulua hobe dezakezula uste baduzu, aurrera.--Marklar 13:08, 9 Urtarrila 2011 (UTC)