Eztabaida:Yeray Vázquez

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Vázquez ala Vazquez?[aldatu iturburu kodea]

Kontuan izanda euskalduna dela eta Wikipedia:Politikak horretan jartzen dugunez euskaldunen abizenak tilderik gabe jarri ahal ditugula (euskal grafiaz)... mantenduko dugu lehen bezala? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:08, 24 Azaroa 2008 (UTC)

Politika horretan zera esaten da: Euskal abizen edo euskal abizenatzat hartu daitezkeen abizenak eta erdarazko grafiaz idazten direnak (Elcano, Urchueguía, Etcheverria etab.) Wikipedian euskaraz idaztearen aukera (Elkano, Urtxuegia, Etxeberria) bozkatu zen. Ondorioa, abizenak berezko grafian mantentzea izan zen. (Horretaz ari zara, Theklan, ezta?). Hau da, abizenaren jatorriaren arabera, ez abizena duenaren jatorriaren arabera. Beraz, nire ustez Vazquezi ez dagokio politika hori (adibidez, Aguirre izan dezakezu abizena, abizena euskalduna da, eta Madriledarra izan, Esperanza bezala).
Nik politika horrek ez nau batere konbentzitzen, baina tira (nire iritzia da -pertsona garaikideen kasuan- pertsonaren erabakia errespetatzea dela hoberena; hau da, norbaitek Bazkez idazten badu hala jarri beharko genuke, eta alderantziz ere bai, Urchueguía adibidez). --Orereta (erantzunak) 22:34, 24 Azaroa 2008 (UTC)
Bai... nik diot nire abizena Gonzalez delako, ez González... eta horregatik batez ere. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:25, 24 Azaroa 2008 (UTC)