Eztabaida:Zubisalto

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Norbaitek zubisalto artikuluan (eta berau behar bezala irakurri eta ulertu gabe) honoko argazkia eta argazki oina sartu ditu: "Zubisaltoa edo Zubijauzia muturreko kirola da. Ekintza hau garaiera handi batetik hutsean jauzi egitean datza, orkatiletatik gomazko sokaz lotuta erortzean mantsotu eta gelditzeko."

Erabat okerra da eta gomasalto artikulura zuzendu ditut, gomasaltoari egiten baitiote erreferentzia. Norbaitek argazkia nola igo azaltzen baldin badit igoko dut "zubisaltoa"-ri dagokion argazkia. Mesedez, ez dakienari buruz ez dezala inork idatzi, nahasmena eragin baino egiten ez duelako horrela.

Eta arestian beste norbaitek zubisaltoari ez dagokion argazkia gehitu dio artikuluari (gomapendulukoa da, materialean nabarmentzen denez). Mesedez ez dakienak ez dezala ez dagokion lana egin, edo dakienari egiola galde. ___________________________________________________________________________________________________________________________

Ni izan naiz. Ba al daukazu erreferentziaren bat hain ziur esateko zubi batetik goma batez egiten den saltoa zubisaltoa ez dela esateko? Bestela, sokasaltoa izan beharko luke... --Unai (esaidank) 14:43, 13 Apirila 2008 (UTC)

___________________________________________________________________________________________________________________________

Nire erreferentzia duela hamairu urtetik hona profesionalki zubisaltoa eskaintzen dudala da, 23.000 jauzi, mota desberdinetakoak. Hasieratik euskarazko terminologia sortu behar izan dut, ze euskara maite dut, eta "puentingaren" edo "puentinean" moduko astakeriak ez nituen erabili nahi.

Terminologia hau onartzen ari da (Unibertsitatearekin 9. urtea da zubisaltoa eskaintzen, egiten eta iragartzen dugula, hedabideak, gainerako profesionalak...), eta euskaraz zubigomasaltoari zubisalto deitzea gaztelaniarren (bereziki hedabideen) huts eta akatsen ondorioa (eta menpekotasuna da). Garabitik egiten den gomasaltoari ere "puénting" deitzen dionik bada, bada marka ba!

Bederatzigarren urtea dut ere gomasaltoa (garabigomasaltoa zein zubigomasaltoa) eskainiz, eta bakarra naiz (neu eta nire langileak) berau eskaintzen Euskal Herrian, beraz, hitzok ere asmatu behar izan ditut (euskaraz egin ahal izateko). Gero etorriko dira marra-euskaraz idatziko edo makilatuko dutenak.

Zubi2saltoa, supersaltoa, gomapendulua, parabolasatoa eta gomatiroa asmazio neureak (eta patenteak) ditudanez (ezin da saltoa patentatu, noski, berau egiteko gailua, dispositiboa, baizik) zalantzaezinezkoak dira izenak, hala bataiatu ditudalako. Gazteleraz pupuénting, supersalto, pénduling, parabóling y tirogóming.

Eskertuko nizuke argazkiak nola igo azalduko balidazu, eta dagozkion espezialitateetako irudiak igoko nituzke, bertakoak, gainera.

Barkatu eragozpenak, eta mila esker lankidetzagatik. _____________________________________________________________________________________________________________

"(...) zalantzaezinezkoak dira izenak, hala bataiatu ditudalako (...)". No comment. Irudi guztiak Wikimedia Commons proiektura igo behar dira. --Unai (esaidank) 19:14, 13 Apirila 2008 (UTC)

Beno, neuk asmatutako jauzi motetan eskubidea izango dut autore bezala izena jartzekoa, ez?

Edo idazle baten obraren izena aldatzeko eskubidea izango luke beste edonork, harek erabilitako hizkuntzetan, bederen? Beste kontua dira itzulpenak, baino uste dut horietan ere baimena eman behar izaten duela.

Ez da gauza bera jauziena, noski, Errusian nola deituko dioten zubi2saltoari ez dut sekula kontrolatuko, izenak ez baitu copyright.

Kontua da gizarteak beste izenez izendatzen baldin badu, erabileraren indarrez. Badira gazteleraz "puentismo" hitz ñañoa ezarri nahi digutenak beren bulegoetatik. 30 urteko historia eta erabilera kontra dute.

Bestetan (zubisaltoa, gomasaltoa, zubigomasaltoa, garabigomasaltoa, tirolina, errapela...) ez dut zalantzaezinak direla esango, noski, baino uste dut saktoreko langile eta profesionalek izango dugula proposamenak eta terminologia sortzeko eskubidea. Eta hortan nik neuk badut papera, Euskal Erkidego Autonomoko Turismo Aktiboko Enpresen Elkartean, Aktiban (www.aktiba.org) galdegin bestela.

Hori bai, profesionalek argitasuna eta prezisioa behar dugu, eta norabide horretan egiten dugu lan, ze nik ezin diot eskaini gomasaltoa zubisaltoa enkargatuta (hitzartuta zein ordainduta) zubira datorren bezero (talde) bati. Gauza bera beste jauzi motekin. Materialak, instalazioa, prozedurak, monitore beharrak eta denbora premiak... desberdinak dira. Eta bizkarreko hernia batez datorrenari gomapendulua egitea gomendatuko diot, ez gomasaltoa, ez zubisaltoa, ez zubi2saltoa, kasu honetan seguruena berau delako (Madrilen, adibidez, joan den astean gertatu zitzaigun). Eta egin egin zuen, eta arrazoi eman zidan, ez zuen batere sufritu.

Beraz jauzi mota bakoitzak izen argi eta zehatza behar du, errealitate desberdina adierazteko. Oso dira desberdinak jarduera hauek, eta prezisioa (bai jokabidean, bai terminologian) geuk sortu behar dugu, eta mantendu.

Gaizki esandakoak barkatu, baino ez dakitenek sortzen duten nahas-mahasa borrokatu beharra dugu, bestela kaltea guretzat da eta!

Hurregorarte Unai! __________________________________________________________________________________________________________________________


Moldatu egin dut artikuluaren testua. Begiratu, eta gustuko ez baduzu (zuk edo wikipedialarietako beste edozeinek), moldaketa gehiago egin ditzakegu denon gustura gera dadin.--Assar; (erantzun hemen) 21:15, 14 Apirila 2008 (UTC)

__________________________________________________________________________________________________________________________

Kaixo Assar:

Ez ditut gustuko zeuk egindako hainbat aldaketa. Definizioan "zubi batetik soka batekin" idatzi duzu, eta aspaldian desagertu ziren soka bakar batekin jauzia egiten edo antolatzen zutenak. Gainera, euskara "bat" ez da gazteleraz bezala erabili behar (Euskaltzaindiak erabaki zuen bezala), eta testu horretan gehiegikeriaz erabili da.

Gomasaltoan egiten den mugimentua oszilatzailea da (zentzu hertsian, zientifikoan) bai, baino terminoa ez dut oso atsegin, pendularrarekin nahas daitekelako, eta kale hizkuntzan hala egiten delako. Eta gomasaltoan egin ahal da pendulua (luze jauzi eginez gero, edota gomapendulua modura eginez gero). Baina hori ez da ezaugarri propioa, are gehiago, gomasaltoa zubisaltoa baino askoz ere bertikalagoa da, eta erabat bertikala egin daiteke gomajauzia.

Bestetik, zubijauzia zubitik egiten dela eta zubitik egiten denean bakarrik dela zubisaltoa azpimarratu nahi nuen artikulua idatzitakoan, tamalez gazteleraz pentsatzen dugulako euskaraz mintzatzean eta idaztean ere, bada garabigomasaltoari "puénting" deitzen dionik, eta, baita, gero, "zubisalto" bezala itzultzen duenik.

Gomasaltoa tartean aipatzea komenigarri ikusten dut (eta horrexegatik tartekatu nuen), bien arteko aldea nabari egiteko (nahasmena baitago). Eta neuri (eta nire bezeroei) kalte handa eragiten digu nhasmen horrek, gauza bat eskatu eta zubira iritsitakoan beste bat aurki dezakelako, terminoa gaizaki erabili duelako.

"Ezin da urik ukitu" okerra da "semaforoa ezin da gorriz pasa" adinakoa. Noski pasa daitekeela semaforoa gorriz, noski ahal dela ura ukitu zubisaltoan, eta egin izan da (eta horrek, eta dakartzen ondorioek, bultzatuta idatzi nuen zati hori). Desberdina dira ezin izatea, debekatuta egotea, zuzengabea izatea, arriskutsua izatea...

Ez dut ulertzen "bizikizuna" eta "motibazioa" sailak zergatik erautsi dituzun. Neuk funtsezko ikusten dut adieraztea hau egiteak baduela funtsa (ez "funts bat" gazteleraren itzulpen zuenean), ez dela zorakeria zubi batetik jauzi egitea. Hori "bizikizuna" eta "motibazioa" izenpeko pasartetan islatu nahi izan dut.

Ordea, "istripuak" saila sortu duzu, lerro bakarra barneratuz. Ez nago ados. Ez baldin badituzu istripu gehiago, hauen zera eta zergatia adierazterik, bederen.

"Arriskuak eta segurtasuna" atalean, haseran kendu duzun testua komenigarri deritzot. Arriskuaren sinbolotzat hartzen den (erabiltzen den) jarduera objektiboki seguruenetakoa dela ezkutatzen duzu horrela.

Gainera, sortu duzun testuan "arrisku" eta bere eratorritako hitzak gehiegikeriaz erabili dituzu. (Hiru aldiz esaldi berean). Ez da beharrezko ezta egoki.

Laburbildu nahi izan dituzu arriskuak, eta hainbat oker eragin:

bizkarra okertzea edo sokekin aurpegia kolpatzea ez dira "jauzi gaizki egitearen ondorioz", "jauzi gaizki egiten uztearen ondorioz" (antolatzailearen hutsa da ez saltariarena) eta "jauzi egiteko gailua eta ekipamentua ondo ez bategitearen ondorioz". Desberdinak dira kasuak, beraz ez bateratu.

Benetan, uste dut kontu gehiago izan beharko genukela wikipedistek menderatzen ez ditugun arloetan (bederen) estiloa, ortografia, sintaxi eta koherentzia hutsezkoak ez diren zuzenketetan hasiz gero. Dakitenei idazten utzi, edukia bederen.

Arriskuak letra lodiz idatzi nituen begirada hutsez topatu ahal izateko hauek, horrela modu laburtuan irakurri ahal izateko, testu osoa. Nahi duenak informazio osatua du, nahi duenak gainetik irakurtzen du. Baino artazia gehiegi erabiltzeak ez batzuk ez besteak ez asetzeko ariskua dakar.

Erabat desberdinak dira "sokek kantoi biziak eta diametro txikiegiko metalkial ez ditzatela ingura" eta "sokak kentoi biziz edo diametro txikiegiko zatiaz inguraturik egon ez daitezela". Hain zuzen kontrakoak dira. Zeinek zein inguratu da kontua. Idatzi izan banu jatorrian "sokak kantoi biziak eta diametro txikiegiko metalkial ez ditzatela ingura" izan zitekeen zeurearen gauza bera. Baino ez dut hori idatzi ez idatzi nahi izan. ALDAKETAK EGIN AURRETIK KONTSULTA EGIZU DAKIENARI, arren. Proposatu.

Prestu nago zuzenketak eta hobekuntzak onartzeko (ba baitakit baditudala hutsak eta hobetzeko, zuzentzeko, moduko gauzak), baino ez egin zentzurik gabeak, otoi, are gutxiago, okerrak. Bestela egunero neuk jatorrian idatzitako testuaz modu sistematikoan eta itsuki ordezkatuko ditut edonork egiten dituen zuzenketa( ahalegina)k. Denen kalterako. Zinez denbora gutxiago kentzen baitit. --Ghettha 09:20, 29 Apirila 2008 (UTC) ______________________________________________________________________________________________________________

Beno, oraingoan zuzenketa arrazoizkoagoak izan dira, baino "batmaniarekin" jarraitzen dugu: "pendulu baten parekoa da". Euskara jatorrean "penduluaren parekoa da", zuzenagoa litzateke, ze bi, hiru, lau, hamar penduluren modukoa ere bada. Gazteleraz "un@" eta euskarazko "bat" ez dira erabat baliokideak, adibidez "una oportunidad" "aukera" da, , ez du zertan "aukera bat" izan behar zenbakiaren zentzu hertsian ez baldin bada, behintzat. Orduan "aukera bakarra" izango litzateke, gainera. ______________________________________________________________________________________________________________ Jakin nahiko nuke noren erabakia izan den artikulu honen jatorrizko autoreari aldaketak egitea eragoztea, eta, batez ere zergatia. Sentitzen dut, Assar, egoera honetan ez dut hitzemandako aldaketak (zuzenketak) egiterik. --Ghettha 20:47, 8 Maiatza 2008 (UTC) __________________________________________________________________________________________________________________________

"Commons"-en dauden irudiak (bungee jumping kategorian) ez dira zubisaltokoak, ezta bakarra ere. Horregatik kendu dut zubisalto artikulutik lotura engainagarri hori. --85.86.88.175 03:27, 7 Ekaina 2008 (UTC)