Ezten FCR
Ezten FCR | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | Q17630470 |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | arrisku-kapitaleko sozietate |
Historia | |
Sorrera | 1985 |
webgune ofiziala |
Ezten FCR arrisku-kapitaleko funtsik garrantzitsuenetakoa da[1], Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Sozietatearen mendekoa. Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jo dituen sektoreetan inbertitzeko instrumentua da. Funts horrek enpresetako lehen urteetan inbertitzen du.
2003ko abenduaren 31n, 26 milioi eurotik gorako kapitala zeukan kudeaketan eta 33 enpresetan parte hartzen zuen. Funts horrek parte hartutako enpresetako batzuk dira honako hauek: Aguas de Bilbao, S.A., Energía de Bilbao, S.A., Bodegas Baigorri, S.A., eta Papelera Etxezarreta, S.A.
Funts horiek dinamikoak dira inbertitzeko eta desinbertitzeko garaian. Elkarteak dioenez, 2003ko irailetik abendura artean Eztenek desinbertitu egin zuen Guasco I+G taldean, zeinen helburua mikroenergiako plantak garatzea zen. Kide kooperatiban berriz, MCC Desarrollo SPE, S.A.ren bitartez parte hartzen zuen. Hala ere, enpresa hauetako akziodunen artean sartu da: Game Pro, S.A. (bideo-jokoen gaia jorratzen duen Bilboko enpresa) eta Rotartica, S.A. (klimatizazioko ekipamenduak fabrikatzen dituzte eta Gas Natural eta Fagor enpresek %50eko partizipazioa daukate). Beste enpresa hauetan ere hartu ditu partizipazioak: Inversiones en Concesiones Ferroviarias, S.A. eta VR Specialty Valves Research, S.A. (Lezamako enpresa).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1982/zer-da-ezten-fcr Argia, 2005-03-06