Fagor (argipena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Fagor hainbat enpresaren izena da. Denak arlo industrialean aritzen dira, eta denak dira Mondragon korporazioaren parte.

  • Fagor, S. Koop.: talde osoko kooperatibei zerbitzu komunak eskaintzen dizkien enpresa.
  • Fagor Arrasate, S. Koop.: prentsa eta estanpazio sistemak, txapa ebaki eta prozesatzeko lerroak, metalezko piezak ebaki eta prozesatzeko lerroak, forja eta profilaketa arloetako kooperatiba.
  • Fagor Automation, S. Koop.: makina erremintarako neurketa eta kontrol sistemak garatzen ditu.
  • Fagor Edergarden, S. Koop.: uren eta lokatzen tratamendu industriala egiten du.
  • Fagor Ederlan, S. Koop.: automozioaren alorreko kooperatiba da, Espainian, Europan, Brasilen eta Txinan lantegiak dituena.
  • Fagor Electrodomésticos, S. Koop.: etxetresna elektrikoak egiten ditu.
  • Fagor Electrónica, S. Koop.: osagai elektronikoak diseinatzen eta ekoizten ditu.
  • Fagor Grupo Mueble, S. Koop.: Danona, Coinma eta Fagor Mueble enpresen fusiotik sortu zen eta altzairuen alorrean jarduten du.
  • Fagor Healthcare, S. Koop.: osasunaren arloko osagai medikuak egiten ditu eta farmaziaren alorrekoak.
  • Fagor Hometek, S. Koop.: etxerako osagaiak, domotika eta berrikuntza.
  • Fagor Industrial, S. Koop.: sukaldaritzaren alorrean aritzen da, bereziki profesionalei edo talde handiei zuzentzen zaie eta askotariko produktuak eskaintzen dizkie, labeak, garbigailuak, hozkailuak eta abar.