Eztul-belar
Eztul-belar | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Senecioneae |
Generoa | Tussilago |
Espeziea | Tussilago farfara |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Tussilago farfara leaf extract (en) ![]() |
Eztul-belarra edo mandarrosa (Tussilago farfara) Asteraceae familiako landare loreduna da, jatorria Europan eta Asian duena.

Landare iraunkorra eta errizomaduna da. Lore horiak ditu, hostoak baino lehenago sortzen direnak, zurtoin mamitsu eta ezkatadunen bukaeran. Loreak zimeldu ondoren ateratzen dira hosto horzdunak, denak oinarritik.
Lur buztintsu eta hezeetan sortzen da, landaretza urriko lekuetan eta ezpondetan.
Eztularen kontrako sendagai gisa erabiltzen da. Garai batean zurtoin lehorrak tabako gisa erretzeko erabiltzen ziren.