Félix Murga museo etnografikoa
Felix Murga Museo Etnografikoa Amurrioko Aldai kaleko 5. zenbakian kokatua zen. Itxita dago. 1994ko martxoaren 14ean ireki zituen bere ateak Udalaren eta Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker. Bertan Araba eta Euskal Herriko zeramika tradizio bilduma biltzen da. Museoaren izena Felix Murga Amurrioko apaizaren izenetik datorkio, zeinak “Mision Rescate” eta Aztarna taldeekin batera Euskal zeramikaren testigantzak biltzen aritu zen. Bilduma hau ondoren dohaintzen, lagapenen, erosketen eta indusketen bidez aberastuko delarik.
Bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan dauden piezek etxeko eta nekazaritza tresna ezberdinak erakusten ditu; elikagaiak gordetzeko (gurin-ontzi, poto, azpilak, etab.); likidoa gordetzeko (pitxerrak eta pitxerilak), mahairako eta apainketarako erabiltzen diren hainbat tresna gehituz bildumari, hala nola, fruta ontziak edo azpilak).
Tresna guzti hauek buztin egosiarekin eginak egongo dira, gehienetan esmaltatua. Hortaz, museoaren helburuen artean dago ere antzinako zeramika teknikak oroitarazi eta berreskuratzea. Izatez, museoan daude Felix Murga apaizak bildutako zeramikazko 160 pieza[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Cerámica Popular Vasca Félix MurgaFelix Murga Euskal Herri-Zeramikar Bilduma | AZTARNA» aztarna.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).