FC Kuban Krasnodar

Wikipedia, Entziklopedia askea
FT Kuban Krasnodar
Sorrera1928
Futbol zelaiaStadion Kuban, Krasnodar
edukiera: 32.000 lagun
inaugurazioa: 1960
PresidenteaErrusia Aleksander Tkachyov
EntrenatzaileaErrusia Yevgeni Kaleshin
LigaErrusiako futbol liga
2017-182. mailan, 9.a
Webguneafckuban.ru
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Kuban Krasnodar (Футбольный клуб "Кубань" Краснодар) Errusiako futbol talde ospetsuenetakoa da. Krasnodar hirian egoitza eta zelaia Stadion Kuban dituena. 2008an hiri berean sortu zen FC Krasnodar taldearekin elkarbanatzen du estadioa eta bien arteko lehia handia bihurtu da. Biak ere, Kuban estadioan jokatu ohi dute. 2018an diru arazoen ondorioz taldea desegin zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an eratu zen Dynamo izenarekin eta horrela iraun zuen 1953 arte. Kaukaso inguruko mailatan aritu zen. Hurrengo hamarkadan emaitza hobeak izan zituen eta Sobietar Batasuneko A mailan ere aritu zen (2. maila), hala ere ezegonkortasuna nagusitu zen eta sarritan aldatu zuen izena, Neftyanik (1954-57), Kuban (1958-60) eta Spartak (1961-62). 1963an berriz Kuban Krasnodar izena hartu zuen eta honekin jarraitu du orain arte.

1980an Sobietar Batasuneko maila gorenera igo zen eta bi urte egin zituen bertan. 1987an ere igoera berri bat lortu zuen.

1992an Sobietar Batasuna desegin eta taldea Errusiako lehen mailan kokatu bazen ere 18. egin eta maila galdu zuen. ordutik aurrera bigarren eta hirugarren mailak ezagutu zituen 2004an lehen mailar itzuli zen arte. Gora eta behera urte batzuk egin ondoren azken urteetan lehen mailan egonkortu da.

2012an zortzigarren egin zuen 2013an bosgarren eta 2014an berriz ere zortzigarren. 2013-14 urtean UEFA Europa Leagueko multzokako fasera iritsi zen. 2014-15 denboraldian ligan 10. egin du baina Kopako finalera iritsi da. Luzapenean garauitu zuen FC Lokomotiv Mosku taldeak.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]