FC Slovan Liberec

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Football Club Slovan Liberec, A.S.
Ezizena(k) Modrobílí
(zuri-urdinak)
Sorrera 1958
Futbol zelaia Stadion u Nisy
(edukiera: 10.000 lagun)
Presidentea Zbyněk Štiller
Entrenatzailea Eslovakia Zsolt Hornyák
Liga Gambrinus Liga
2017-18 6.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Slovan Liberec (izen osoa Football Club Slovan Liberec, A.S.) Txekiar Errepublikako futbol talde onenetakoa da palmaresari dagokionez, Liberec hiribkoa. 3 aldiz irabazi du Txekiar Errepublikako futbol liga baina beste bi aldiz Kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liberec-eko hiritar gehienak alemaniarrak ziren eta beren futbol taldeak eratu zituzten. 1929an txekiarrek SK Liberec sortu zuten eta 1934an Slavia Liberec izena hartu zuen, beren jatorri eslaviarra hobeto adierazteko. 1922an beste talde bat sortu zen, SK Rapid Horní Růžodol, eta bien arteko lehiahandia izan zen hirian. Bigarren Mundu Gerrako okupazioak taldeak desegin zituen.

Slovan Liberec[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958ko uztailaren 12an TJ Slovan Liberec sortu zen. 1993an Txekiar Errepublika eratzerakoan Liga berria antolatu zen eta Slovan Liberec lehen mailan kokatua izan zen. 2000an lortu zuen lehen titulua, Txekiar Errepublikako Kopa. 2002an Ladislav Škorpil entrenatzailea fitxatu eta Liga irabazi zuen, Pragatik kanpoko talde batek irabazitako lehen liga. Urte hartan UEFA Kopako final laurdenetara iritsi zen baina Borussia Dortmundek kanporatu zuen. 2006an bigarren Liga bat eskuratu zuen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan ere titulu berriak lortu ditu, 2012ko Liga eta 2015eko Kopa, azken hau penalti jaurtiketetan Baumit Jablonec garaituta.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekiar Errepublikan: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (3): 2002, 2006, 2012.
  • Kopa (2): 2000, 2015.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]