Partizani Tirana

Wikipedia, Entziklopedia askea
FK Partizani Tirana» orritik birbideratua)
Partizani Tirana
Sorrera1946
Futbol zelaiaSelman Stërmasi Stadium
edukiera: 12.500 lagun
inaugurazioa: 1956
PresidenteaAlbania Gazment Demi
EntrenatzaileaKroazia Zoran Zekić
LigaAlbaniako Liga
2022-231.a
Webguneawww.partizani.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Partizani Tirana edo Futboll Klub Partimorri Albaniako futbol talde onenetakoa da, Tirana hiriburukoa. Albaniako 15 Liga eta 15 Kopa irabazi ditu. Honetaz gain Balkandarren Kopa irabazi duen talde albaniar bakarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an sortu zuen Albaniako Armadak. Berehala hasi zen tituluak irabazten 1947 eta 1959 artean 7 Liga eta 4 Kopa lortu baitzituen. 60. hamarkadan ere maila berean aritu zen. Hasiera hasieratik Estatuak babesturiko beste taldearekin, Dinamorekin, lehia estua izan zuen baina bera izan zen Balkandarren Kopa eskuratu zuen talde albaniar bakarra.

XXI mendean maila apalagoan aritu da eta 2011 urtean lehen aldiz bigarren mailara jeisti zen. 2013an itzuli da lehen mailara eta 2015ean hirugarren egin zuen eta 2016 eta 2017an bigarren.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albanian: 33[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Albaniako Liga (17): 1947, 1948, 1949, 1954, 1957, 1958, 1959, 1961, 1963, 1964, 1971, 1979, 1981, 1987, 1993, 2019, 2023.
  • Albaniako Kopa (15): 1948, 1949, 1957, 1958, 1961, 1964, 1966, 1968, 1970, 1973, 1980, 1991, 1993, 1997, 2004.
  • Albaniako Superkopa (1): 2004.

Nazio artean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]