FN FAL

Wikipedia, Entziklopedia askea
FN FAL fusila

Fusil Automatique Léger (frantsesezko Fusil Automatiko Arina), FAL laburduraz ere ezaguna, 1940ko hamarkada amaieran eta 1950koaren hasieran Fabrique Nationale de Herstal (FN) etxe Belgiarrak diseinaturiko eraso fusila da. 70 herrialdek erabili dute beraien indar armatuetan eta gutxienez 10 herrialdetan produzitu da. 7,62 x 51 NATO kartutxoak erabiltzen ditu eta su automatikoa zein erdi-automatikoa egiteko gai da. NATOko eta Mendebaldeko herrialde askotako armadek hartu zuten infanteriako arma nagusi bezala Bigarren Mundu Gerraren ondoren, herrialde askotan lizentziapean produzitu zelarik aldaera askotan.


Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herrialdea: Belgika
  • Kalibrea: 7,62 x 51 NATO
  • Funtzionamendua: Gas bidezkoa, ixtailu kulunkaria
  • Pisua: 4,45 kilogramo (3,77 kilogramo Para bertsioan)
  • Luzera: 1100 milimetro (990 / 736 milimetro Para bertsioan)
  • Kanoiaren luzera: 533 milimetro (431 milimetro Para bertsioan)
  • Elikagailua: 20 kartutxoko kargagailua (30 kartutxokoa metrailadore arin bertsioan)
  • Su abiada: 650-700 bala minutuko

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]