Fakturazio
Kontabilitatean, fakturazioa enpresa batek aldi batean zehar (urtebetea, hilabetea) saldu dituen ondasun eta zerbitzuen zenbatekoa da. Hertsiki, fakturazioan fakturaz jasotako diru-bolumena da eta salmenten bolumenaren ezberdina izan daiteke, salmenta, dagokion faktura eta diru-sarrera aldi ezberdinetan gertatu badira. Edonola ere, fakturazioan ez dira barneratzen enpresak izan ditzakeen bestelako diru-sarrerak, hala nola jasotako diru-laguntzak, interesak eta abar. Fakturazioa enpresen tamaina eta sektoreko merkatu-kuota neurtzeko irizpideetako bat da eta horrela ohizkoa da enpresak urtean izan duten fakturazioari buruz sailkatzea.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fakturazioa, Gizapedian.