Farmazia Fakultatea (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′25″N 2°40′22″W / 42.84017°N 2.67278°W / 42.84017; -2.67278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Farmazia Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Sarrera nagusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′25″N 2°40′22″W / 42.84017°N 2.67278°W / 42.84017; -2.67278
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1988
Arkitektura
Webgune ofiziala

Farmazia Fakultatea Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia fakultate bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendizorrotza auzoaren ipar-ekialdean dago, Unibertsitatearen pasealekuaren 7. zenbakian, Letren Fakultatea, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola eta Lascaray Ikergunea artean, bai eta trenbidearen alboan eta Gasteizko geltokiarekin parez-pare ere.

Fakultatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an sortu zen. Bertan, Osasun Zientzietako nahiz Zientzietako titulazioak ikas daitezke; lehenengo arlokoak ditugu Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak, eta Zientzietakoei dagokienez, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako eta Ingurumen Zientzietako Graduak eskaintzen dira. Horietaz gain, Master Ofizialak ere irakasten dira, bereziki Zientzietako eta Osasun Zientzietako titulatuentzat interes handikoak direnak[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz