Faszia konpartimentu
| Faszia konpartimentu | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | muskulu-sistema |
| Identifikadoreak | |
| Latinez | compartimenta |
| TA | A04.7.01.001 |
| FMA | 322216 |
| Terminologia anatomikoa | |
Faszia konpartimentua muskuluak eta nerbioak gordetzen dituen gorputzaren barrunbea da, faszia sakonez inguratuta dagoena.[1]
Gorputz-adar bakoitza bi segmentutan banatua dago: besoa / besaurrea eta hanka /izterra. Segmentuotatik bakoitzak, era berean, bina faszia konpartimentu ditu: aurrekoa eta atzekoa.[2]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Segmentu horiek zeharka ebaki ezkero, faszia konpartimentuok begi bistakoak dira, septum motako ehun konektibo gogorrez inguratuak.
Konpartimentu hauek nerbio eta odol-horniketa bereizi bat izaten dute, inguruko ehunetatik apartekoa. Askotan, konpartimentuko muskulo guztiek inerbazio bakarra dute.
Klinika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konpartimentuaren sindromea: kasu batzuetan, lesioen edo kirurgiaren ondorioz, konpartimentu baten barruan dagoen presioa handitu daiteke (normalean, inflamazioaren eraginez). Kasu hauetan arazo mediko akutua ager daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Snider, Laura. «New Anatomy Content: Fascia, Fascial Compartments, and Compartment Syndrome» www.visiblebody.com.
- ↑ (Ingelesez) Snider, Laura. «New Anatomy Content: Fascia, Fascial Compartments, and Compartment Syndrome» www.visiblebody.com.