Nerbio
Nerbio | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Nerbio-sistema periferikoa |
Konponenteak | Axoia |
Identifikadoreak | |
Latinez | nervus |
TA | A14.2.00.013 |
FMA | 65132 |
Terminologia anatomikoa |
Nerbioa ehun berezizko hari-moduko egitura luzanga da, mezu elektriko eta kimikoen bidez entzefaloa eta ornomuina gorputzeko gainerako aldeekin komunikatzen duena. Batzuek mezu sentsitiboak igortzen dituzte eta nerbio sentsitibo izena hartzen dute. Beste batzuek, aldiz, mezu motorrak garraitzen dituzte, mugitzeko beharrezko direnak eta nerbio motor) deitzen zaie. Bada nerbio multzo bat bi mezu-motak garraiatzeko gai direnak: nerbio mistoak[1].
Nerbio-sistema zentralean dagoen egitura analogoari nerbio-traktu deitzen zaio. Batzuetan, neuronei zelula nerbioso deitzen zaie, baina termino hau ez da guztiz zuzena; izan ere, neurona askoak ez dituzte nerbioak osatzen, eta nerbioen artean badaude Schwannen zelulak bezalakoak, ez direnak neurona baizik eta axoiak mielinaz babesten dituzten zelula espezializatuak.
Nerbioen barruan, axoi bakoitza endoneurio deitutako ehun-konjuntibo geruza batek inguratzen du. Axoiak taldeka biltzen dira, nerbio-faszikulu izenarekin ezagutzen direnak. Fasziulu bakoitza perineurio deitutako ehun-konjuntibo batek biltzen du. Azkenik, nerbio oso hori best ehun-konjuntibo batek biltzen du, epineurio deiturikoa.