Fatuma Roba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatuma Roba
Bizitza
JaiotzaAddis Abeba1973ko abenduaren 18a (50 urte)
Herrialdea Etiopia
Jarduerak
Jarduerakmaratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua49 kilogramo
Altuera160 zentimetro

IAAF: 14259747 Olympic.org: fatuma-roba Edit the value on Wikidata

Fatuma Roba (Addis Abeba, Etiopia, 1973ko abenduaren 18 - ) etiopiar atleta da. 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta urrezko domina bat lortu zuen maratoian.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo maratoia, 1993an izan zen Addis Abeban 2.440 ko altitudearekin eta 2 ordu 44 minutu eta 20 segundotan lortu zuena.

Atlantako Olinpiar Jokoetara heldu zen, urte hartan bi maratoi irabazi ondoren, Erroman eta Marrakechen. Lasterketa irabaztea lortu zuen, zati handi batean bakarrik korrika eginez.

1:11:57an gainditu zuen maratoi erdia bere atzetik 12 segundoko abantailarekin; 26. km-an bere abantaila jada 45 segundora igo zen. Azkenik, proba irabazi zuen 2h26:05ekin eta bi minutu eskas atera zizkion bigarren sailkatuari. Horrela, maratoian urre olinpikoa irabazi zuen lehen emakume afrikarra izan zen, eta historiako abantailarik handienarekin ere egin zuen.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Urtea Zenbatgarren Denbora
Göteborgeko Munduko Kopak 1995 19 2h39:27
Atlantako Olinpiar Jokoak 1996 1 2h26:05
Sevillako Munduko Kopak 1999 4 2h28:04
Sydney Olinpiar Jokoak 2000 9 2h27:38
Edmonton Munduko Kopak 2001 13 2h31:10

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]