Addis Abeba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Addis Abeba
 Etiopia
Addis Abeba montage 1.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Etiopia
Hiri enkartatua Addis Abeba
Alkatea Arkebe Oqubay
Amhareraz አዲስ አበባ ( Āddīs Ābebā )
Geografia
Koordenatuak 9° 01′ 38″ N, 38° 44′ 13″ E / 9.0272222222222°N,38.736944444444°E / 9.0272222222222; 38.736944444444Koordenatuak: 9° 01′ 38″ N, 38° 44′ 13″ E / 9.0272222222222°N,38.736944444444°E / 9.0272222222222; 38.736944444444
Addis Abeba hemen kokatua: Etiopia
Addis Abeba
Addis Abeba
Addis Abeba (Etiopia)
Azalera 527 km²
Altuera 2.200-3000 m.
Demografia
Biztanleria 3.384.569 biztanle (2008)
Dentsitatea 6.422,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1886
Webgunea http://www.addisababacity.gov.et/

Addis Abeba[1] (amhareraz: አዲስ አበባAddis Abäba, «lore berria») Etiopiako hiriburua eta hiri nagusia da. Aldi berean hiria eta estatua da, hiri enkartatua baita. 2.973.004 biztanle zituen 2005ean, 80 nazionalitatetakoak eta hainbat erlijiotakoak. Addis Abeban 80 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira.

Errepide baten ikuspegia, Addis Abeba

Afrikar Batasunaren hiriburua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 1887an sortu zuen Menelik II.a enperadoreak, ur termalak aurkitutako toki batean, eta horregatik eman zioten Addis Abeba izena, Lore Berria. 1889an hiriburu bihurtu zuten. Hazkundea guztiz kaotikoa izan zen, eta 1917an Djiboutira egin zen trenarekin asko areagotu zen hazkunde demografikoa. 1936tik 1941era bitartean, italiarrek hiria okupatu zuten, eta euren kolonien hiriburu bihurtu.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan hiriburuko biztanleen kopurua bikoiztu zen, eta hainbat industria ezarri. 1963an Addis Abeban sinatu zen Afrikar Batasunaren aurrekaria izan zen dokumentua.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Addis Abebak klima tropikal leuna du (15°C) garaiera dela-eta (2.300 m). Urteko prezipitazioak 1.150 mm dira.

Datu klimatikoak (Addis Abeba)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.0 24.3 24.8 24.2 24.4 20.0 17.9 20.0 21.3 22.3 22.6 22.8 22.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.0 9.0 11.6 12.0 12.3 11.2 11.3 11.2 11.0 9.9 8.7 8.1 10.6
Euria (mm) 16.8 36 68.2 88.8 76 123.5 259.4 278 174.1 41.1 8.3 10.2 1180.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 3 5 7 10 10 20 27 26 18 4 1 1 132
Iturria (1): National Meteorological Agency [2]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (NBE) [3]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriburua hamar barrutitan (Kifle ketema) eta 99 auzoatan (kebelé) banaturik dago. Hona hemen barrutiak:

  • Arada
  • Kirkos
  • Gullele
  • Kolfe Keranyo
  • Akaki-Kality
  • Nefas Silk-Lafto
  • Lideta
  • Bole
  • Addis Ketema
  • Yeka

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Addisabebar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Addis Abeba Aldatu lotura Wikidatan