Ferenice de Rodas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferenice de Rodas
Bizitza
JaiotzaIalysos (en) Itzuli eta Rodas, K.a. V. mendea
Familia
AitaDiagoras of Rhodes
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinuafamily of Diagoras of Rhodes (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak

Ferenice de Rodas, ezaguna Calipatira izenez (Grezia, K.a. 396[1]- K.a. V. mendea ) greziar emakumea izan zen, ama-maitasunaren sinboloa.[2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagoras de Rodasen alaba zen, eta Dorieo de Rodasen arreba. Biak txapeldunak ziren antzinateko hainbat jokotan, eta, batez ere, aita lau joko greko handietan (olinpikoak, nemeoak, istmikoak eta pitikoak) irabazi zuen lehena izan baitzen.

Calianaxekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen: Eucledes eta Pisidoro. Euclesek Joko Olinpikoetan pugilato-saria irabazi zuen. Pisidoro oso umea zen, aita hil zenean. Pisidorok borroka egin behar zuen joko olinpikoetan. Emakumeek ezin zutenezen jokoetan egon, trikimailua asmatu zuen Calipatirak semearekin egon ahal izateko.[2][5]

Gertaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pausanias izeneko bidaiari eta kronista grekoaren arabera, Ference de Rodas edo Calipatira bere seme Pisírrodo Antzinako Olinpiar Jokoetan pankrazio-lehiaketan ikusi ahal izateko, gizonez mozorrotu zen eta bere semearen entrenatzailearen plantak egin zituen, emakumeen presentzia debekatuta baitzegoen. Mutilaren garaipenarekin, entrenatzaileen lekua eta lehia-harea bereizten zituen hesia saltatu zuen, semea besarkatzera joateko. Zorte txarra izan zuen, arropa hesian trabatu, burukoa galdu, eta emakumea zela agerian gelditu baitzen. Nahiz eta legez heriotza-zigorra ezarri behar zitzaion, ez zuten hil txapeldun olinpikoen alaba, arreba eta ama izateagatik. Aurrerantzean horrelakorik gerta ez zedin, entrenatzaileek ere lehiaketa olinpikoetara biluzik joan behar zutela agindu zen.[6]

Hera tenplua, Olimpia

Emakumeen jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaile batzuek diote, hala ere, emakumeek beren lehiaketa zutela, Hera Jokoak izenekoa, Hera Jainkosaren omenez. Atenastarrek etxeko lanak egiten eta senarrak zaintzen besterik ez zuten egiten. Licurgok, Espartako legegileak, erabaki zuen emakumeek lehiatzea “bizkortasuna eta indarra neurtuta, emakume libreen funtsezko eginkizuna seme-alaba indartsuak sortzea baitzen”. 160 metroko lasterketako irabazleek erramu-koroa bat eta behi-zati bat jasotzan zuten, Hera ugalkortasun-jainkosari sakrifikatutakoa, ama-balioen ordezkari gisa. Kirol-lehiaketen irabazleei “crisophoros” titulua ere ematen zitzaien, “urrezko eramailea” esan nahi zuena, alegia, urrea etorkizuneko enbrioia zela eta, bizi-iturri zela.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Ferenice, la mujer que desafió las prohibiciones en el Estadio Olímpico» Cienradios 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  2. a b (Gaztelaniaz) Soporte. (2022-08-12). «CALIPATIRA - DICCIONARIO ENCICLOPÉDICO HISPANO-AMERICANO» Torre de Babel Ediciones (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  3. «Pausanias, Description of Greece, Elis 1, chapter 6» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  4. (Gaztelaniaz) «Mujeres en la historia: Ferenice de Rodas» Historias, geografía y otras Artes 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  5. http://webs.ucm.es/centros/cont/descargas/documento8399.pdf. .
  6. a b «Calipatira - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]