Fernando Borda Celaya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Borda Celaya
Bizitza
JaiotzaAtarrabia1946ko maiatzaren 16a (77 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua, ikertzailea eta kirolaria
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Fernando Borda Celaya (Atarrabia, 1946ko maiatzaren 16a - ) nafar mediku, ikertzaile eta atleta ohia da, altuera-jauzian espezializatu zena.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atarrabian jaio zen baina Madrilen hazi zen, familia hara aldatu baitzen lan kontuegatik. Iruñera itzuli zen Medikuntza ikasketak egitera eta bitartean Nafarroako Unibertsitateko Atletismo taldean (C.A.U.N.) aritu zen atletismoa egiten. Altuera-jauzian espezializatu zen eta errekor pertsonala Iruñean bertan egin zuen 1972ko apirilean, 1'90 metrotako jauzia eginez. Espainiako selekzioarekin Parisen ere izan zen.

Nafar Gobernuak urtero ematen duen Nafarroako kirolari onenare saria ere jaso zuen.

Belauneko lesio baten ondorioz atletismoa utzi behar izan zuen. Txirrindularitzan ibili zen ondoren eta amateur mailako lasterketa batzuk irabazi zituen.

Medikua eta ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Unibertsitatean cum laude doktoratu zen eta gaur egun Nafarroako Ospitalean Gastroenterologiako zerbitzu burua da. Ikerketa lanak ere egin ditu Helicobacter pylori bakterioaren inguruan eta hainbat artikulu argitaratu ditu[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Fernando Borda Celaya» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).