Maiatzaren 16
Maiatzaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamaseigarren eguna da, 137garrena bisurteetan. 229 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1980 - ETAk bi goardia zibila hil zituen Goizuetan, eta Ceferino Peña Zubia enpresaria Zestoan.
- 2009 - Espainiako Auzitegi Gorenak Iniziatiba Internazionalistaren zerrendak baliogabetu zituen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 946 - Suzaku Enperadoreak abdikatu zuen eta tronua bere anaia Murakami Enperadoreari eman zion. Murakami Japoniako 62. enperadore bilakatu zen.
- 1364 - Cocherelgo gudua
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1980 - Fame ("Ospea") filma estreinatu zen, Alan Parkerek zuzendu eta Lee Curreri, Irene Cara, Paul McCrane, Maureen Teefy, Barry Miller eta Debbie Allen aktoreek antzeztu zuten.
- 1986 - The Mission ("Misioa") filma Canneseko Zinemaldian estreinatu zen. Roland Joffék zuzendu eta Robert De Niro, Jeremy Irons, Ray McAnally, Aidan Quinn, Cherie Lunghi eta Liam Neeson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1986 - Top Gun filma estreinatu zen, Tony Scottek zuzendu eta Tom Cruise, Kelly McGillis, Val Kilmer, Anthony Edwards eta Tom Skerritt aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2001 - Mulholland Drive filma Canneseko Zinemaldian estreinatu zen, David Lynchek zuzendu eta Justin Theroux, Naomi Watts, Laura Harring, Ann Miller eta Robert Forster aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2002 - Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa filma estreinatu zen, George Lucasek zuzendu eta Ewan McGregor, Hayden Christensen, Natalie Portman, Ian McDiarmid, Christopher Lee eta Samuel L. Jackson aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1998 - ESAren ISO espazio teleskopioa atmosferan deuseztatu zen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2017ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Annemiek van Vleuten herbeherearra irabazle.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1975 - Junko Tabei Everestera igo zen, bertara igo zen lehen emakumea izan zen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1810 - Joan Piarres Duvoisin, euskal idazlea (h. 1891).
- 1837 - Jean Dominique Julien Sallaberri, euskal legegizona eta idazlea (h. 1903).
- 1841 - Joaquin Maria Muzkitz, nafar politikari karlista, Habanan (h. 1890).
- 1878 - Alberto Pelairea, nafar olerkari eta antzerkigilea (h. 1939).
- 1884 - Juan Irigoien, gipuzkoar idazle eta artxibozaina, pelotaren munduan oso ezaguna (h. 1964).
- 1887 - David Jaime Dean, nafar errepublikar politikaria (h. 1949).
- 1899 - Jon Txakartegi, Takolo, bizkaitar joalea, Idahoko euskal komunitatearen animatzailea (h. 1986).
- 1910 - Luis Bergaretxe, bizkaitar futbolari eta enpresaria (h. 1994).
- 1913 - Maritxu Zagala, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako tolosar emakumea (h. 2017).
- 1916 - Hernando Espinosa de los Monteros, euskal militar eta zaldizkoa (h. 1991).
- 1933 - Alfredo Marco Tabar, arabar abokatu eta politikari ohia.
- 1936 - Cesareo Gabarain, gipuzkoar apaiza eta musikagilea (h. 1991).
- 1943 - Marcelino Bergara, Bergara I.a, nafar pilotaria (h. 2010).
- 1949 - Kotxepin Bengoetxea, bizkaitar euskaltzalea (h. 1987).
- 1954 - Rosa Aierbe, gipuzkoar historialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- 1969 -
- Ibon Aranberri, gipuzkoar artista.
- Aitor Olea Juaristi, bizkaitar piano eta organo jolea.
- 1977 - Iñaki Otxandorena, nafar pilotaria.
- 1980 - Mikel Alonso, gipuzkoar futbolaria.
- 1981 - Iker Zubeldia, gipuzkoar bertsolaria.
- 1991 - Unai Intziarte, gipuzkoar txirrindularia.
- 1996 - Izaro Abella, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 - Gaizka Campos, bizkaitar futbolaria.
- 2004 - Ainhoa Colino, bizkaitar ibiltaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1418 - Joan II.a Ziprekoa, Zipreko erregea (h. 1458).
- 1611 - Inozentzio XI.a, Aita santua (h. 1689).
- 1627 - Willem van Aelst, holandako Urre Aroko artista, izadi hilak margolanetan espezializatua (h. 1683 edo ostean).
- 1681 - Juan Francisco de Güemes, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1766).
- 1718 - Maria Gaetana Agnesi, italiar matematikaria, hizkuntzalaria, teologoa eta filosofoa (h. 1799).
- 1758 - André Masséna, frantziar mariskala (h. 1817).
- 1761 - John Opie, kornubiar margolaria (h. 1807).
- 1763 - Louis Nicolas Vauquelin, frantziar kimikaria, kromoaren eta berilioaren aurkitzailea (h. 1829).
- 1782 - John Sell Cotman, ingeles margolari, grabatzaile eta ilustratzailea (h. 1842).
- 1788 - Friedrich Ruckert, alemaniar poeta (h. 1866).
- 1821 - Pafnuti Txebixev, errusiar matematikaria (h. 1894).
- 1824 - Levi P. Morton, Ameriketako Estatu Batuetako 22. presidenteordea (h. 1920).
- 1827 - Pierre Cuypers, herbeheretar arkitektoa (h. 1921).
- 1831 - David Edward Hughes, britainiar asmatzailea (h. 1900).
- 1849 - Victor Bruce (Elgingo IX. kondea), britainiar politikaria, Indiako erregeordea (h. 1917).
- 1862 - Margaret Fountaine, britainiar entomologoa (h. 1940).
- 1870 - Antonín Slavíček, txekiar margolari inpresionista (h. 1910).
- 1883 - Celâl Bayar, Turkiako presidentea (h. 1986).
- 1886 - Ernest Burgess, kanadar jatorriko estatubatuar hiri soziologoa (h. 1966).
- 1893 - Paul Amadeus Pisk, austro-estatubatuar musikologo eta konpositorea (h. 1990).
- 1898 -
- Messali Hadj, aljeriar politikaria izan zen, Aljeriako independentzia lortzeko prozesuan aitzindaria (h. 1974).
- Tamara de Lempicka, poloniar margolaria, bere estilo Art Déco bereziagatik ezaguna (h. 1980).
- Kenji Mizoguchi, japoniar zinemagilea (h. 1956).
- Tončka Čeč Olga, jugoslaviar-esloveniar sindikalista eta partisano komunista (h. 1943).
- 1899 - Apel·les Fenosa, kataluniar eskultorea (h. 1988).
- 1905 - Henry Fonda, estatubatuar aktorea (h. 1982).
- 1906 -
- Alfred Pellan, kanadar margolaria, marrazkigilea eta dekoratzailea, Kanadako artistarik garrantzitsuenetako bat (h. 1988).
- Arturo Uslar Pietri, venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea (h. 2001).
- 1909 - Margaret Sullavan, estatubatuar aktorea (h. 1960).
- 1910 - Olga Bergholz, sobietar poeta, Leningradeko setioan irratian egindako lanagatik ezaguna (h. 1975).
- 1915 - Mario Monicelli, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2010).
- 1916 - Ephraim Katzir, Israelgo 4. presidentea (h. 2009).
- 1917 -
- Vera Rozsa, hungariar kantu-maistra eta abeslaria, arnasketa-teknika berezia garatu zuena (h. 2010).
- Juan Rulfo, mexikar idazlea eta argazkilaria, errealismo magikoaren aitzindaria (h. 1986).
- 1919 - Ramón Margalef, kataluniar ekologoa (h. 2004).
- 1920 - Levi P. Morton, Ameriketako Estatu Batuetako 22. presidenteordea (j. 1824).
- 1922 - Clayton Oscar Person, kanadar biologoa, genetikaren munduko ikertzaile handienetakoa (h. 1990).
- 1923 - Merton Miller, estatubatuar ekonomista, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2000).
- 1924 - Dawda Jawara, lehendabiziko Gambiako presidentea (h. 2019).
- 1925 -
- Nancy Roman, Hubbleren ama, estatubatuetako astronomoa eta NASAko lehen exekutiboetako bat (h. 2018).
- Nilton dos Santos, brasildar futbolaria, futbolaren historiako defentsa onenetako bat (h. 2013).
- 1926 - Alina Szapocznikow, Holokaustotik bizirik atera zen poloniar eskultorea (h. 1973).
- 1929 - Adrienne Rich, estatubatuar idazle feminista (h. 2012).
- 1935 - Yvon Douis, frantziar futbolaria (h. 2021).
- 1937 -
- Yvonne Craig, estatubatuar aktore eta dantzaria (h. 2015).
- Robert B. Wilson, estatubatuar ekonomialaria, 2020ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1942 - Graciela Iturbide, mexikar argazkilaria.
- 1944 - Danny Trejo, mexikar jatorriko estatubatuar aktorea.
- 1946 - Paloma Hurtado, espainiar vedette eta aktore komikoa, Hurtado ahizpak hirukotekoko kidea.
- 1950 - Georg Bednorz, alemaniar fisikaria, 1987ko Fisikako Nobel Saria.
- 1951 - Christian Lacroix, frantziar moda diseinatzailea.
- 1953 -
- Pierce Brosnan, irlandar aktorea.
- Kitanoumi Toshimitsu, japoniar sumolaria, yokozuna gisa txapelketa gehien jokatu dituena (h. 2015).
- 1954 - Ana Laguna, espainiar-suediar dantzaria.
- 1955 -
- José María Calleja, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2020).
- Essie Hollis, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Olga Korbut, bielorrusiar gimnasta ohia.
- Páidí Ó Sé, futbol gaelikoko irlandar jokalaria (h. 2012).
- Debra Winger, estatubatuar aktorea.
- 1957 - Nancy Richler, kanadar LGBT eleberrigilea (h. 2018).
- 1958 - Lalo Rodríguez, puertorricar kantaria (h. 2022).
- 1961 - Kevin McDonald, quebecar aktore eta umorista.
- 1962 -
- Nuria González, espainiar antzezlea.
- Roberto Iniesta, Extremoduro taldeko musikagilea eta gitarrajolea.
- 1965 -
- Alejandra Bogue, mexikar emakumezko aktore, telebista aurkezle eta vedette transgeneroa.
- Mehmet Murat İldan, turkierazko idazlea.
- Krist Novoselic, estatubatuar rock musikaria eta baxu-jotzailea.
- Vincent Regan, Galesen jaiotako irlandar jatorriko aktorea.
- 1966 - Janet Jackson, estatubatuar abeslari, dantzari eta aktorea.
- 1967 - Fotis Katsikaris, greziar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1969 - David Boreanaz, estatubatuar aktore, zuzendari eta ekoizlea.
- 1970 - Gabriela Sabatini, argentinar tenis-jokalari ohia.
- 1972 - Andrzej Duda, Poloniako presidentea.
- 1974 -
- María Blázquez, espainiar eleberrigile eta poeta.
- Arley Dinas, kolonbiar futbolari ohia.
- Laura Pausini, italiar abeslaria.
- 1976 - Lourdes Peláez, kanariar saskibaloi jokalaria.
- 1977 - Tessa Ganserer, alemaniar politikaria, Alemaniako historiako lehen legebiltzarkide transgeneroa.
- 1979 - Barbara Nedeljáková, eslovakiar aktorea.
- 1984 - Issey Nakajima-Farran, kanadar futbolaria.
- 1986 - Megan Fox, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1988 - Atusa Purkaxijan, irandar xakelaria.
- 1991 -
- Ricardo Fischer, brasildar saskibaloi jokalaria.
- Chelsea Marie, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1993 - IU, hegokorear abeslari, musikagile, aktore eta telebista aurkezlea.
- 1995 - Nguyễn Tuấn Anh, vietnamdar futbolaria.
- 2003 - Noa Fontanals, kataluniar aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1524 - Petri Lopez Aiarakoa, arabar aitoren seme eta politikaria, Burgosen.
- 1925 - Santos López de Letona, bizkaitar enpresaria, negozio-gizona eta hainbat obra publikoren bultzatzailea (j. 1842).
- 1951 - Cristobal Altube, Txindurri, gipuzkoar opera abeslaria, tenorra, Madrilen (j. 1898).
- 1985 - Andrés Espinosa, bizkaitar alpinista eta abenturazalea (j. 1903).
- 2008 - Enrique González Álvarez, bizkaitar politikaria, Euskadiko Partidu Komunistan ibilitakoa (j. 1942).
- 2009 - Adolfo Kareaga, bizkaitar abokatu eta politikaria (j. 1921).
- 2014 - Luis Katarain, gipuzkoar artzaina (j. 1926).
- 2020 - Pierre Andiazabal, lapurtar itzultzaile eta apaiza (j. 1923).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1164 - Héloïse d’Argenteuil, Erdi Aroko intelektuala, Europako emakumezko idazlerik lehenengoetakoa (j. c. 1092).
- 1205 - Gartzea Fernandez, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1669 - Pietro da Cortona, italiar margolari eta arkitektoa (j. 1596/1597).
- 1696 - Mariana Austriakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1634).
- 1703 - Charles Perrault, frantziar idazlea (j. 1628).
- 1830 - Joseph Fourier, frantziar matematikari eta fisikaria (j. 1768).
- 1832 - Casimir Perier, Frantziako lehen ministroa (j. 1777).
- 1835 - Felicia Hemans, britainiar poeta (j. 1793).
- 1841 - Marie Boivin, frantziar emagin, asmatzaile eta idazlea (j. 1773).
- 1910 - Henri-Edmond Cross, frantziar margolaria (j. 1856).
- 1920 - Marija Botxkariova, errusiar militar nazionalista, Aro Garaikideko lehen emakumezko batailoi militar erregularra antolatzearren ezaguna (j. 1889).
- 1926 - Mehmed VI.a, Otomandar Inperioko 36. eta azken sultana (j. 1861).
- 1942 - Bronislaw Malinowski, poloniar antropologo, etnologo eta soziologoa (j. 1884).
- 1947 - Frederick Gowland Hopkins, ingeles biokimikaria, 1929ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1861).
- 1952 - Frances Benjamin Johnston, estatubatuar argazkilari eta argazki-kazetaria (j. 1864).
- 1953 - Django Reinhardt, belgikar jazz-gitarrista eta musikagilea, Europako jazz bakarlari ospetsuenetakoa (j. 1910).
- 1954 - Clemens Krauss, austriar orkestra zuzendari eta opera arduraduna (j. 1893).
- 1955 - James Agee, estatubatuar eleberrigile, kazetari, poeta, gidoilari eta filmen kritikaria (j. 1909).
- 1969 - Eugene Biscailuz, Los Angeles hiriko euskal jatorriko polizia, California Highway Patrol polizia gorputzaren sortzailea (j. 1883).
- 1973 - Jacques Lipchitz, lituaniar eskultore kubista (j. 1891).
- 1977 - Modibo Keïta, Maliko lehen presidentea (j. 1915).
- 1979 - William Stephen Finsen, hegoafrikar astronomoa (j. 1905).
- 1984 - Irwin Shaw, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta gidoigilea (j. 1913).
- 1988 - André Fermigier, frantziar kazetari eta argitaratzailea (j. 1923).
- 1990 -
- Fernando Claudín, espainiar politikari, historialari eta saiakera-idazlea (j. 1915).
- Sammy Davis Jr., estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1925).
- Jim Henson, estatubatuar txotxongilo-diseinatzaile, zinema-zuzendari eta ikuskarien munduko enpresaburua (j. 1936).
- 1994 - Alain Cuny, frantziar aktorea (j. 1908).
- 1995 - Lola Flores, La Faraona, espainiar kopla abeslari, dantzari eta aktorea (j. 1923).
- 1996 - Luis Beltrán Guerrero, venezuelar poeta eta saiakeragilea (j. 1914).
- 1997 - Giuseppe de Santis, italiar zinema-zuzendari eta idazlea (j. 1917).
- 2001 - Brian Pendleton, ingeles gitarra-jotzailea, Pretty Things taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- 2002 - Matilde González Palau, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz idatzi zuen idazle eta poeta (j. 1912).
- 2006 - André Labarrère, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea (j. 1928).
- 2007 - Mary Douglas, britainiar antropologoa (j. 1921).
- 2010 -
- Ronnie James Dio, hard rock eta heavy metal estiloko estatubatuar musikaria (j. 1942).
- Hank Jones, estatubatuar jazz pianista eta musikagilea (j. 1918).
- Oswaldo López Arellano, Hondurasko presidente eta diktadorea (j. 1921).
- 2013 - Heinrich Rohrer, suitzar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (j. 1933).
- 2018 - Joseph Campanella, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 2019 -
- Bob Hawke, Australiako lehen ministroa (j. 1929).
- Ieoh Ming Pei, estatubatuar arkitektoa (j. 1917).
- 2020 -
- Julio Anguita, espainiar politikari komunista, Ezker Batuaren koordinatzaile nagusia (j. 1941).
- Arthur Summons, australiar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1935).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Argilo/Argiloa/Argiloian eta Lirain.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |