Fernando Méndez-Leite
Fernando Méndez-Leite | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||
2022 - ← Mariano Barroso (en)
1986 - 1988 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Fernando Méndez-Leite Serrano | ||||
Jaiotza | Madril, 1944ko maiatzaren 6a (80 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Familia | |||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema-kritikaria eta gidoilaria | ||||
Fernando Méndez-Leite Serrano (Madril, Espainia, 1944ko maiatzaren 6a) espainiar zinema-zuzendaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Complutensean, eta zinema-ikasketak Zinemako Eskola Ofizialean, Madrilen bertan.
1967an Espainiako Telebistan hasi zen lanean, zuzendari-laguntzaile gisa. Bien bitartean, film-kritikak idatzi zituen zenbait egunkari eta aldizkaritan. 1968-1981 bitartean zinemaren teoria, zuzendaritza eta historia erakutsi zuen Valladolideko Unibertsitateko Zinema Katedran.
1980an egin zuen debuta zinema-zuzendari gisa: El hombre de moda (Modako gizona). 1986an Espainiako Ministro Batzordeak Zinemagintza eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko zuzendari nagusi izendatu zuen, Pilar Miróren ordez. Dena dela, 1988an karguaren dimisioa aurkeztu zuen, Kultura Ministerioarekin izan zituen tirabirengatik.
1989an Espainiako Telebistan lanean hasi zen berriro. 1992an Donostiako Zinemaldiko zuzendaritza eskaini zitzaion, baina ez zuen onartu. 1994an La Regenta filma egin zuen telebistarako, eta urte horretan bertan Madrilgo Zinema Eskola sortu berriaren zuzendari hautatu zuten.
Bestalde, zinemari buruzko bi liburu idatzi ditu: Historia del cine español en cien películas (1985, Espainiako zinemaren historia ehun filmetan) eta Argentina en el cine español (1993, Argentina Espainiako zineman).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.