Edukira joan

Ferratoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibarruriko ferratokia, 1960ko hamarkadakoa, 2003an berriztua.
Ferratze estira Avilako probintziako Villar de Cornejan

Ferratoki[1] edo ferratze estira zaldiak, astoak edo baita behiak ere, animali hauek ferratzen edo sendatzen diren bitartean eusteko balio duen egitura bat da.

Ferratokiaren osagaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferratokiak osagai hauek izaten ditu:[2]

  • ferratokiaren atzeko hankaleku: atzealdean ferratzeko astoa daraman zura, aberearen hanka edo belauna biltzeko erabiltzen dena.[2]
  • ferratokiaren aurreko hankaleku: aurrealdean ferratzeko astoa daraman zura, aberearen hanka edo

belauna biltzeko erabiltzen dena.[2]

  • ferratokiaren aurreko uhala: ferratzeko astoak aurrean daukan zingila edo petrala.[2]
  • ferratokiaren burua jasotzeko polea: ferratzeko astoak daukan txirrika, abereraren burua jasotzeko eta tinkatzeko erabiltzen dena.[2]
  • ferratokiaren buruko katea: ferratzeko astoan larruzko bi gerriko esekita dauzkan katea.
  • ferratokiaren dornu: ferratzeko astoaren erroiloa.[2]
  • ferratokiaren tripako zura: atzealdean dagoen zurezko petrala, ferratzeko astoak daramana.[2]
  • ferratokiko txintxa: abereari besazpietatik eta errapeondotik tinkatzeko pasatzen zaizkion lokarriak.[2]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, Europako beste toki askotan bezala, ohikoa zen herrietan ferratze estira egotea, eskuarki harriz eta egurrez egindako egitura bat, non animaliak lotzen ziren ferratzailearen lana errazteko[3]. 1970eko hamarkadara arte landa paisaiako elementu ohikoak ziren.

Bat gordetzen da egoera onean Ibarruri-Elexalden (Muxika, Bizkaia), eta nahiko modernoa da izatez 1960eko hamarkada amaierakoa baita: gertu Zugastietan lan egiten zuen ferratzailea Bilbora joan zen lanera, eta Mendatako ferratzailearen lana errazteko, Ibarrurin ferratokia eraikitzea erabaki zuten. Erabilpenik gabe geratu zen ondoren, baina 2003an berritu zuten[4].

Espainiako herri landatar askotan ikus daitezke halakoak, harrizko lau zutoin bertikalez osatuak. Avilako probintzian eta Salamancako probintzian halako ugari daude oso kontserbazio egoera onean, baina jada erabiltzen ez direnak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-08).
  2. 1 2 3 4 5 6 7 8 Garmendia Larrañaga, Juan. (2003). Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. , 78 or. ISBN 84-7703-466-4..
  3. ↑ jmintsausti. «39. Marexalak» dantzan.eus (kontsulta data: 2021-12-08). [Betiko hautsitako esteka]
  4. ↑ Informazio panela. (2021-10-26). Ibarruriko Ferratokia. (kontsulta data: 2021-12-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]