Fibromialgiagaixotasun kroniko bat da, jatorri ezezagunekoa, ezaugarritzat dituena mina, zurruntasuna eta minberatasuna. Nagusiki erreumatologoek artatzen dute, baina ezaugarri psikiatrikoak ditu. Batzuetan, fibromialgia umetako tratu txar eta sexu-abusuen gorputz- eta buru-ondorioetako bat izan daiteke, haur horiek garatutako gehiegizko alerta eta estres mekanismoei lotuta.
Eritasun honek eztabaida handia sortu du gizartean, diagnostiko eta tratamendu zailak direla-eta.