Filesa auzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Filesa auzia ustelkeria kasu bat izan zen; enpresa trama bat sortu zuten (Filesa, Malesa eta Time-Export) PSOEren finantzaketa ilegala gauzatzeko xedean, 1989ko hauteskunde kanpainako gastuei aurre egiteko. Kontratu publikoak puzten zituzten zegokien komisioa kobratzeko. Jarritako hainbat salaketa bertan behera geratu zen, alderdi politikoen finantzaketa irregular delitua tipifikatu gabe zegoelako.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariano Barberok, Auzitegi Goreneko magistratuak, burutu zuen ikerketa eta, 1995eko maiatzaren 5ean, salaketa ezberdinekin 39 pertsona inputatu zituzten. Hurrengo delituak identifikatzen ziren: faltsukeria ideologikoa dokumentu merkantilean, fondo publikoen bidegabeko eralgitzea, bidegabeko jabetzea, faltsukeria dokumentu publikoan, delitu monetarioa, eragimen-trafikoa eta zilegi ez den elkartea. Gerora Ave kasua ere azaleratu zen.

Auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an hasi zen eta, ordurako, 12 inputatu besterik ez ziren: José María Sala y Grisó, Carlos Navarro Gómez, Luis Oliveró Capellades, Alberto Flores Valencia, Aida Álvarez Álvarez, Miguel Guillermo Molledo Martí, Luis Sánchez Marcos, Francisco Javier Iglesias Díaz, Julio Calleja González Camino, Juan Antonio Molina Vivas, Eugenio García Mansilla eta Diego Ramos Ramos.

Beste batzuen artean, salaketa nagusiak hurrengoak izan ziren: faltsukeria dokumentu merkantilean, zilegi ez den elkartea eta bidegabeko jabetzea.

Hasierako instruktoreak uko egin zion kasuari eta Enrique Bacigalupok hartu zuen haren lekua. 1997ko urriaren 28an eman zen sententzia eta José María Salari esleitu zioten 3 urteko kartzela zigorra. Auzitegi Konstituzionalak eten egingo zuen eta 2 urte besterik ez zituen beteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]