Maiatzaren 5
Maiatzaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita bosgarren eguna da, 126garrena bisurteetan. 240 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1198 - Nafarroako Erresuma erdibitzeko Calatayudeko Ituna sinatu zuten Alfontso VIII.a Gaztelakoak eta Petri II.a Aragoikoak.
- 1873 - Bigarren Karlistaldia: Karlistek Eraulen alfontsotarrak mendean hartu zituzten.
- 1991 - 19 udalek UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatea sortu zuten Aizarnazabalen
- 2006 - Zamudioko Herriko Taberna itxi egin zen, epaile baten aginduaren ondoren.
- 2011 - Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuenez Bildu koalizioa maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartuko zuen.
- 2016 - Iruñerrian ETBren itzaltzea salatzeko UPNren egoitza aurrean jendetza elkarretaratu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 553 - Konstantinoplako II. kontzilioa hasi zen.
- 1494 - Kristobal Kolonek gaur egungo Jamaika aurkitu zuen.
- 1808 - Karlos IV.a Espainiakoak, koroa uzteko akordioa sinatu zuen Napoleonekin.
- 1944 - Gandhi aske utzi zuten 21 hilabete preso egon ondoren.
- 1949 - Londresko Ituna izenpetuta, Europako Kontseilua sortu zen.
- 2005 - Hauteskundeak Erresuma Batuan, Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen.
- 2010 - Hiru pertsona hil ziren Atenasko banku bulego bati ustez manifestari talde batek su ematean.
- 2016 - Fine Gael alderdiko Enda Kenny politikaria Irlandako Errepublikako Taoiseach edo Gobernuburua berrizendatua izan zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1997 - Luc Besson frantziar zinema zuzendariak zuzendu eta Bruce Willis, Gary Oldman, Ian Holm eta Milla Jovovich aktoreek antzeztutako The Fifth Element filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2012 - Getxo Rugby Taldeak euskal errugbi taldeak VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka Espainiako Errugbi Ligako finalerdia 55-25 emaitzaz galdu zuen.
- 2013 - Ordizia Rugby Elkarteak Valladolid RAC taldearen aurka Santander hiriko El Sardinero estadioan jokatutako Espainiako errugbiko errege koparen finalean 27-17 irabazi eta kopa bigarren urtez jarraian bereganatu zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1641 - Cipriano Baratze, nafar apaiz jesuita eta misiolaria (h. 1702).
- 1872 - José María Urkijo Ibarra, bizkaitar politikaria, industria-gizona eta kazetaria (h. 1936).
- 1889 - Emilio Álava, euskal txirrindulari eta tiratzailea (h. 1974).
- 1891 - Cruz Gallastegi, gipuzkoar albaitaria (h. 1960).
- 1908 - Juan Inazio Goikoetxea, gipuzkoar elizgizona eta euskal idazlea (h. 1983).
- 1915 - Piarres Lartzabal, lapurtar antzerkigilea eta euskal idazlea (h. 1988).
- 1931 - Juan María Lasa, gipuzkoar futbolaria (h. 2014).
- 1934 - Rafael Ruiz Balerdi, euskal margolaria (h. 1992).
- 1940 - Felix Ormazabal, euskal abokatu eta politikaria (h. 2022).
- 1944 - Mixel Aire, Xalbador II.a, baxenafar bertsolaria, hiru aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea.
- 1948 - Patxi Goenaga, gipuzkoar hizkuntzalaria, irakaslea eta euskaltzaina.
- 1952 - Eduardo Iglesias, gipuzkoar idazlea.
- 1955 - Michel Garbisu, lapurtar pilotari ohia.
- 1964 - Jose Ramon Amondarain, gipuzkoar margolaria.
- 1970 - Iñaki Aizpurua, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1974 - Ioritz Mendizabal, gipuzkoar jockeya.
- 1975 - Asier Olaizola, Olaizola I.a, nafar pilotari ohia.
- 1986 - Markel Bergara, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1995 - Maria Diaz Cirauqui, nafar futbolaria.
- 1996 - Roberto Olabe del Arco, gipuzkoar futbolaria, Salamancan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1210 - Alfontso III.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1279).
- 1282 - Don Juan Manuel, Gaztelako idazle eta noblea (h. 1348).
- 1352 - Roberto I.a Alemaniakoa, Palatinatuko kondea eta erromatarren erregea (rex Romanorum) (h. 1410).
- 1530 - Gabriel I.a Montgomerykoa, Henrike II.aren guardiaren kapitaina, torneo baten nahi gabe erregea hil zuena (h. 1574).
- 1747 - Leopoldo II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1792).
- 1784 - Maria Elisabet Bavarian, Dukesa Bavarian (h. 1849).
- 1813 - Soren Kierkegaard, daniar filosofoa (h. 1855).
- 1814 - Elise Thérèse Koekkoek-Daiwaille, herbeheretar margolari eta litografa (h. 1881).
- 1818 - Karl Marx, alemaniar filosofo eta politikaren teorilaria (h. 1883).
- 1819 - Stanisław Moniuszko, poloniar musikagile, orkestra-zuzendari eta musika irakaslea (h. 1872).
- 1826 - Eugenia de Montijo, Frantziako enperatriza eta Napoleon III.aren emaztea (h. 1920).
- 1828 -
- Hanna Barvinok, ukrainar idazle eta folklorista, Ukrainako idazlerik garrantzitsuenetakotzat joa (h. 1911).
- Albert Marth, alemaniar astronomoa (h. 1897).
- 1833 - Ferdinand Paul Wilhelm Richthofen, Richthofengo baroia, alemaniar geografo eta geologoa (h. 1895).
- 1837 - Georges Lafenestre, frantziar arte kritikaria, historialaria eta poeta (h. 1919).
- 1846 - Henryk Sienkiewicz, poloniar idazlea, 1905eko Literaturako Nobel Sariduna (h. 1916).
- 1852 - Pietro Gasparri, italiar kardinala (h. 1934).
- 1862 - Niko Pirosmani, georgiar margolari primitibista (h. 1918).
- 1864 - Nellie Bly, estatubatuar kazetaria (h. 1922).
- 1869 - Hans Pfitzner, alemaniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1949).
- 1870 - Juana la Macarrona, cadiztar flamenko-dantzari ijitoa (h. 1947).
- 1873 - Leon Czolgosz, William McKinley Ameriketako Estatu Batuetako presidentea tiroz hil zuen ekintzaile anarkista (h. 1901).
- 1882 -
- Douglas Mawson, ingeles jatorriko australiar geologo eta Antartikako esploratzailea (h. 1958).
- Sylvia Pankhurst, ingeles aktibista, sufragismo eta komunismoa babestu zituena (h. 1960).
- 1883 -
- Eleazar López Contreras, Venezuelako presidentea (h. 1973).
- Archibald Wavell, ingeles mariskala (h. 1950).
- 1884 - Alice Milliat, Frantziako eta mundu osoko emakumezkoen kirolaren aitzindaria (h. 1957).
- 1892 - Dorothy Garrod, britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua (h. 1968).
- 1893 - Agustín Farabundo Martí, salvadortar politikari komunista (h. 1932).
- 1895 - Rodolfo Valentino, italiar aktorea (h. 1926).
- 1904 - Louise Aslanian, franko-armeniar ekintzaile komunista eta antifaxista, idazlea, eleberrigilea, poeta eta Frantziako erresistentziako pertsonaia nabarmena (h. 1945).
- 1908 - Jacques Massu, frantziar militarra eta jenerala (h. 2002).
- 1914 - Tyrone Power, estatubatuar aktorea (h. 1958).
- 1915 - Orson Welles, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1985).
- 1916 - Zail Singh, Indiako 7. presidentea (h. 1994).
- 1919 -
- Gilles Andriamahazo, Madagaskargo presidentea (h. 1989).
- Georgios Papadopulos, Greziako presidente eta diktadorea (h. 1999).
- 1921 - Arthur Leonard Schawlow, estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (h. 1999).
- 1923 - Sergei Akromeiev, sobietar militar eta politikaria, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1991).
- 1924 - Leopoldo Torre Nilsson, argentinar zinemagilea (h. 1978).
- 1927 -
- Sylvia Fedoruk, kanadar fisikaria (h. 2012).
- Jesús Pardo, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2020).
- 1928 - Pierre Schoendoerffer, frantziar zinema zuzendari eta gidoigile, idazle eta gerra berriemailea (h. 2012).
- 1929 - Kenneth Cook, australiar eleberrigile, kazetari, zinema zuzendari eta politikaria (h. 1987).
- 1930 - Michael James Adams, estatubatuar pilotu eta astronauta (h. 1967).
- 1933 - Ratnasiri Wickremanayake, Sri Lankako lehen ministroa (h. 2016).
- 1934 - Henri Konan Bédié, Boli Kostako presidentea.
- 1935 - Bernard Pivot, frantziar literatura-kritikaria.
- 1937 - Olusegun Obasanjo, Nigeriako presidente ohia.
- 1938 - Jerzy Skolimowski, poloniar zinema zuzendaria.
- 1940 - Lance Henriksen, estatubatuar aktorea eta ahots bikoiztailea.
- 1943 -
- Michael Palin, ingeles aktore, umorista eta idazlea, Monty Python taldeko kidea.
- Ánxeles Penas, galiziar poeta eta artista bisuala.
- Raphael, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1944 -
- Christian de Portzamparc, frantziar arkitekto eta hirigilea.
- John Rhys-Davies, galestar jatorriko ingeles aktorea.
- 1947 - Malam Bacai Sanhá, Ginea-Bissauko 4. presidentea (h. 2012).
- 1948 - Takashi Kuwahara, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1950 - Googoosh, irandar abeslaria eta aktorea, 1970.eko hamarkadan Persiako pop abeslari ikonikoa.
- 1955 - Melinda Culea, estatubatuar aktorea.
- 1957 - Richard E. Grant, swazilandiar eta ingeles aktorea.
- 1966 - Liubov Jegorova, errusiar iraupen-eskiatzaile ohia.
- 1967 - Carlos Alberto Dias, brasildar futbolari ohia.
- 1968 - Boban Babunski, mazedoniar futbolari ohia.
- 1970 - Wilfried Nelissen, belgikar txirrindulari ohia.
- 1972 -
- Brigitta Boccoli, telebista, antzerki eta zinemako italiar aktorea.
- Lenka Ilavská, eslovakiar txirrindulari ohia.
- 1976 - Natália Pasternak, brasildar mikrobiologista.
- 1977 - Virginie Efira, belgikar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1978 - Xabier Sánchez Bringas, arabar futbolari ohia.
- 1979 -
- Mio Otani, japoniar futbolari ohia.
- Nadia Zakamska, errusiar-estatubatuar astronomoa.
- 1981 - Danielle Fishel, estatubatuar aktore, idazle, sukaldari eta telebista zuzendaria.
- 1987 - Asako Ideue, japoniar futbolari ohia.
- 1988 -
- Adele, ingeles abeslari eta konposatzailea.
- Brooke Hogan, estatubatuar abeslaria eta aktorea.
- 1989 - Fran Pilepić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- 1990 -
- Valentijn de Hingh, herbehereetar modelo transgeneroa.
- Eduardo Martínez Balmaseda, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1995 - Raman Pratasevitx, bielorrusiar kazetaria eta Aliaksandr Lukaxenkaren gobernuaren aurkako ekintzailea.
- 1996 - Jai Hindley, australiar txirrindularia.
- 2003 - Carlos Alcaraz, espainiar tenislaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1519 - Bertrand Lahet, lapurtar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa.
- 1836 - Jose Migel Sagastibeltza, nafar militar karlista (j. 1789).
- 1847 - Jose Paulo Ulibarri, euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale arabar-bizkaitarra (j. 1775).
- 1860 - Gustave Uhart, euskal funtzionario eta politikaria (j. 1791).
- 1904 - Serafin Uhagon, bizkaitar entomologo eta bioespeleologoa, Espainiako Historia Naturalaren Sozietatearen fundatzaileetako bat, Madrilen (j. 1845).
- 1919 -
- Piarres Ibarrart, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1838).
- Hermilio Oloritz, nafar idazle, historialari eta politikaria (j. 1854).
- 1937 - Juan Mugertza, euskal herritar atleta (j. 1900).
- 1959 - Diego Basterra, bizkaitar arkitektoa (j. 1883).
- 1961 - Jean Elizalde, euskal idazle eta apaiza (j. 1883).
- 1967 - Angel Maria Arregi, euskal herritar futbolaria, El Carpion (j. 1926).
- 1971 - Mañex Etxamendi, baxenafar bertsolaria, Bordelen (j. 1934).
- 1999 - Luis Aranburu, gasteiztar organista eta musikagilea (j. 1905).
- 2007 - Santiago Irigoyen, euskal herritar musikaria (j. 1913).
- 2012 - Eufronio Agirre, klaretar misiolari eta euskaltzalea (j. 1919).
- 2015 - Jon Castañares Larreategi, bizkaitar politikari jeltzalea, Bilboko alkatea (j. 1925).
- 2018 - José María Iñigo, bizkaitar kazetari, aktore eta telebista aurkezlea, Madrilen (j. 1942).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 973 - Oton I.a, Alemaniako errege eta enperadore Erromatarra.
- 1194 - Kasimiro II.a Poloniakoa, Sandomierz, Krakovia, Mazovia eta Kujaviako dukea eta Poloniako Duke Handia (j. 1138).
- 1198 - Sofia Minskekoa, Danimarkako erregina ezkontidea (j. c. 1140).
- 1309 - Karlos II.a Napolikoa, Napoliko erregea (j. 1254).
- 1525 - Frederiko III.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea (j. 1463).
- 1525 - Thomas Müntzer, alemaniar teologo protestantea.
- 1664 - Giovanni Benedetto Castiglione, il Grechetto, italiar margolaria eta grabatzailea (j. 1609).
- 1705 - Leopoldo I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1640).
- 1821 - Napoleon Bonaparte, Frantziako enperadorea (j. 1769).
- 1825 - Antonio Salieri, italiar konpositorea.
- 1827 - Frederico Augusto I.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea eta Saxoniako lehen erregea (j. 1750).
- 1852 - Hadji Murat, abariarren erresistentziako buruzagi nagusienetako bat.
- 1859 - Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet, alemaniar matematikaria (j. 1805).
- 1883 - Eva Gonzalès, frantziar margolari inpresionista (j. 1849).
- 1892 - August Wilhelm von Hofmann, alemaniar kimikaria (j. 1818).
- 1902 - Bret Harte, estatubatuar idazlea (j. 1836).
- 1904 - Mór Jókai, hungariar idazlea (j. 1825).
- 1916 - John MacBride, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat, Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatua (j. 1868).
- 1918 - Georges Ohnet, frantziar eleberrigilea (j. 1848).
- 1920 - Charles-Ange Laisant, frantziar politikaria eta matematikaria (j. 1841).
- 1921 - Alfred Hermann Fried, austriar kazetari eta bakezalea, 1911ko Bakearen Nobel Saria (j. 1864).
- 1923 - Rosario de Acuña, espainiar idazle, pentsalari eta kazetaria (j. 1850).
- 1932 - Gustav Weindorfer, austriar-australiar sustatzailea, ostalaria eta botanikaria (j. 1874).
- 1944 - Bertha Benz, automobilgintzako alemaniar industriaren aitzindaria eta automobilen balazta-pastillen asmatzailea (j. 1849).
- 1954 - Henri Laurens, frantziar eskultore eta ilustratzailea (j. 1885).
- 1956 - Aimée Rapin, suitzar margolaria, besorik gabe jaio eta 4.000 koadro inguru margotu zituena oinarekin (j. 1866).
- 1959 - Carlos Saavedra Lamas, argentinar politikari eta jurista, 1936ko Bakearen Nobel Saria (j. 1878).
- 1972 - Fulbert Youlou, Kongoko Errepublikako lehen presidentea (j. 1917).
- 1977 - Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (j. 1897).
- 1981 - Bobby Sands, IRAko kide mitikoa, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1954).
- 1983 - Anton Buttigieg, Maltako 2. presidentea (j. 1912).
- 1992 -
- Maximino Castiñeiras, galiziar poeta eta politikaria (j. 1906).
- Jean Vauthier, frantziar antzerkigilea (j. 1910).
- 1994 -
- Bernard Dort, frantziar antzerki-kritikaria (j. 1929).
- Mario Quintana, brasildar poeta (j. 1906).
- 1995 - Mikhail Botvinnik, sobietar xake jokalaria (j. 1911).
- 2000 - Gino Bartali, Ginetaccio, italiar txirrindularia (j. 1914).
- 2002 - Hugo Banzer, Boliviako presidentea (j. 1926).
- 2003 - Walter Sisulu, hegoafrikar politikaria, apartheidaren kontrako ekintzailea (j. 1912).
- 2007 - Theodore Harold Maiman, estatubatuar fisikaria, lehen laserraren sortzailea (j. 1927).
- 2010 - Umaru Yar'Adua, Nigeriako 4. Presidentea (j. 1951).
- 2011 - Salomón Hakim, kolonbiar mediku eta zientzialaria (j. 1922).
- 2013 - Sarah Kirsch, alemaniar idazlea (j. 1935).
- 2017 - Ely Ould Mohamed Vall, Mauritaniako estatuburua (j. 1953).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Andima, Amane eta Lore/Lorea/Lili.
- Cinco de Mayo: Pueblako guduan Mexikoko indarren garaipenaren omenezko jaieguna.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |