Film d' Art

Wikipedia, Entziklopedia askea
Film d' Art
Le Film d'art Logo 1908.jpg
Datuak
Mota zinemako produkzio-etxea eta Marka
Herrialdea Frantzia
Agintea
Zuzendaria Paul Gavault, Charles Delac (en) Itzuli, Marcel Vandal (en) Itzuli eta Henri Diamant-Berger (en) Itzuli
Egoitza Frantzia
Historia
Sorrera 1908ko urtarrilaren 18a
Sortzailea
Desagerpena 1972
Assassinat du duc de Guise filma.

Film d' art Parisen 1908an sortutako zinema produkzio-etxe bat izan zen artetik eta, batez ere, literaturatik gertuago zegoen filmak ekoizteko. Denborarekin hitzarekin zine mota bat definitzeko erabili izan da baita ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film d' art zinemaren hastapenetan, 1908tik aurrera, Paul Laffittek eta bere anaiak Frantzian sortutako enpresa izan zen. Hasierako elkarteak Sociétè de Production Film d'art izena hartu zuen eta bertan artistak, zinemagileak eta bankariak bildu ziren.

Haren helburu nagusia zinemara publiko burgesa erakartzea izan zen, horretarako espektakulu honi beste duintasun kulturala emanez. Hori lortzeko argumentu landuagoak eta antzerki mundutik hartutako profesionalak erabili nahi zituen, horrela oinarri historikoa edo literarioa zuen zinema sortzeko.[1] Urte haietan zinemak zirkuarekin lotura handia zuen eta herriko jendearentzako espektakulua zen; hortik zetorren konpainia honen asmo berritzailea. 1938an konpainiak aktibitateak eten egin zituen baina 1950tik aurrera berriro ere lanari ekin zion.

Enpresaren zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpainiak ehun film baino gehiago egin zuen.[2] Hona hemen batzuk:

  • Assassinat du duc de Guise, André Calmette zuzendaria, Charles Le Bargy(1908)
  • Le Retour d'Ulysse, André Calmettes eta Charles Le Bargy (1909)
  • Macbeth, Louis Feuilliade zuzendaria (1909)
  • Le Baiser de Judas, Armand Bour eta André Calmettes (1908)
Le Baiser de Judas filmaren kartela.

Arte-filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema produkzio-etxe horren planteamenduetan oinarrituta, arte filma kategoria sortu da, literaturarekin lotura estua duen zinema definitzeko, bereziki eleberriarekin eta antzerkiarekin.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A. Carou, B. De Pastre - « Le Film d'Art & les films d'art en Europe (1908-1911) », 1895, Revue de l'association française de recherche sur l'histoire du cinéma, 56.zk., AFRHC/Association française de recherche sur l'histoire du cinéma, 2008ko abendua.
  2. http://www.imdb.com/company/co0036246/
  3. http://guide_to_cinema.enacademic.com/400/Film_d%27art

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]