Urtarrilaren 18
Urtarrilaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko hamazortzigarren eguna da. 347 egun falta dira urtea amaitzeko, 348 egun bisurteetan.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1975 - Guardia Zibilak Emilio Pérez Pérez herritarra hil zuen tiroz Lezaman, errepide-kontrol batean.
- 2004 - Josu Jon Imaz EAJko presidente aukeratu zuten, Xabier Arzalluzen postuan jarraitzeko.
- 2006 - Umeen pornografia erabili eta banatzeagatik, hiru atxilotu Euskal Herrian, Espainia mailan poliziak eginiko operazioan.
- 2011 - Ekin eta Askatasunarekin zerikusia zutelakoan hamabi pertsona atxilotu zituzten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 336 - Marko aukeratu zuten Aita Santu.
- 1535 - Francisco Pizarrok Limako hiria sortu zuen Perun.
- 1778 - James Cookek Hawaii irlak aurkitu zituen. Sandwich Irlak deitu zien.
- 1871 - Otto von Bismarckek Alemaniar Inperioa aldarrikatu zuen.
- 1919 - Parisko Bake Biltzarra hasi zen.
- 1943 - Alemaniak Londresko hiria airez bonbardatu zuen.
- 1945 - Armada Gorriak Budapesteko ghettoa hautsi zuen.
- 1976 - Eskoziako Alderdi Laborista (SLP) alderdi politikoa eratu zuten Eskozian.
- 2009 - 2008-2009ko Gazako gatazka: Hamasek eta beste Palestinar erakunde batzuek su-etena iragarri zuen. Su-etenaren ondorioz, israeldar soldaduak erretiratzen hasi ziren eta Nazio Batuen eta GKE ezberdinen laguntzak sartzen joan ziren Gazako zerrendan.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1896 - X izpien makina erakutsi zen lehenengo aldiz.
- 1977 - Legionaria bakteria aurkitu zuten.
- 2012 - Ingelesezko Wikipediak 24 orduko itzalaldia egin zuen AEBetako SOPA lege proiektuaren aurka.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1790 - Pedro Novia de Salcedo, bizkaitar politikari, hizkuntzalari eta idazlea (h. 1865).
- 1850 - Joxe Jabier Uresberueta, Donostiako traineru patroia (h. 1927).
- 1884 - Jean Saint-Pierre, euskal apezpiku eta idazlea (h. 1951).
- 1898 - Rafael Fontán, bizkaitar arkitekto historizista (h. 1986).
- 1919 - Salbatore Mitxelena, euskal olerkaria (h. 1965).
- 1923 - Pierre Andiazabal, lapurtar itzultzaile eta apaiza (h. 2020).
- 1940 - José María Argoitia, bizkaitar futbolari ohia.
- 1941 - José Ignacio Lopez de Arriortua, bizkaitar ingeniaria.
- 1951 - Pedro Aiestaran, Popotxo, gipuzkoar aktore eta showmana, Orquesta Mondragón taldeko kidea (h. 2020).
- 1955 - Jesus Maria Markiegi, gipuzkoar ETAkidea (h. 1975).
- 1967 - Andoni Urzelai, gipuzkoar idazlea.
- 1974 - Josu Goikoetxea, bizkaitar kazetaria, poeta eta bertso gai-jartzailea.
- 1982 - Eneko Larrañaga, Enekora, gipuzkoar musikaria.
- 1983 - Mikel Saizar, gipuzkoar futbolaria.
- 1988 - Iñigo Pérez, nafar futbolaria.
- 1989 - Unai Albizua, arabar futbolaria.
- 1990 - Ane Hernandez, bizkaitar arraunlaria, bost aldiz Kontxako Bandera eta bost aldiz Traineruen Ligaren irabazle.
- 2001 - Eneko Delgado, bizkaitar futbolaria.
- 2003 - Dánae Riaño, gipuzkoar abeslari eta aktorea.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1641 - François Michel Le Tellier de Louvois, frantziar estatugilea (h. 1691).
- 1689 - Montesquieu, frantziar idazlea, kronista eta pentsalaria (h. 1755).
- 1734 - Caspar Friedrich Wolff, alemaniar fisiologoa, enbriologiaren sortzaileetako bat (h. 1793).
- 1795 - Ana Paulowna Romanova, Herbehereetako erregina ezkontidea (h. 1865).
- 1835 - César Cui, Lituanian jaiotako errusiar musikagilea (h. 1918).
- 1841 - Emmanuel Chabrier, frantziar musikagile erromantikoa (h. 1894).
- 1849 - Edmund Barton, lehendabiziko Australiako lehen ministroa (h. 1920).
- 1861 - Hans Goldschmidt, alemaniar kimikaria (h. 1923).
- 1866 - Petrona Eyle, argentinar mediku eta feminista, Argentinako emakumeen eskubideak defendatzeagatik nabarmendua (h. 1945).
- 1867 - Rubén Darío, nikaraguar poeta, idazle eta kazetaria (h. 1916).
- 1879 - Henri Giraud, Frantziako Armadako jenerala (h. 1949).
- 1882 - Aleksandra Ekster, errusiar margolari eta moda diseinatzailea (h. 1949).
- 1892 - Oliver Hardy, estatubatuar aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (h. 1957).
- 1893 - Jorge Guillén, 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria (h. 1984).
- 1894 - Lucia Moholy, txekiar argazkilaria (h. 1989).
- 1901 - Iris Marga, argentinar aktore eta vedettea (h. 1997).
- 1902 -
- Émile Aillaud, frantziar arkitektoa (h. 1988).
- Mariano Doporto, espainiar fisikari eta meteorologoa (h. 1964).
- 1904 - Cary Grant, ingeles-estatubatuar aktorea (h. 1986).
- 1910 - Kenneth Boulding, britainiar-estatubatuar ekonomialaria (h. 1993).
- 1911 -
- José María Arguedas, peruar idazlea, XX. mendeko Peruko literaturako esanguratsuenetakoa (h. 1969).
- Danny Kaye, estatubatuar aktore, abeslari, dantzari, umorista eta musikaria (h. 1987).
- 1912 - David Rousset, frantziar kazetaria, idazlea eta politikaria (h. 1997).
- 1915 - Santiago Carrillo, espainiar politikari komunista, Espainiar Transizioan pertsonaia garrantzitsua (h. 2012).
- 1920 - Giovanni Capurro, italiar poeta (j. 1859).
- 1921 - Yoichiro Nambu, japoniar-estatubatuar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria (h. 2015).
- 1924 - Italo Terzoli, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2008).
- 1925 - Gilles Deleuze, frantziar filosofoa (h. 1995).
- 1929 - Józef Glemp, poloniar kardinala (h. 2013).
- 1930 - Maria de Lourdes Pintasilgo, Portugalgo lehen ministroa (h. 2004).
- 1931 - Chun Doo-hwan, Hego Koreako presidentea (h. 2021).
- 1933 -
- David Bellamy, ingeles botaniko, ekogista, idazle eta telebistako aurkezlea (h. 2019).
- John Boorman, britainiar zinemagilea.
- 1934 -
- Mudar Badran, Jordaniako lehen ministroa (h. 2023).
- Raymond Briggs, britainiar haur literaturako idazle eta ilustratzailea (h. 2022).
- José Manuel Romay Beccaría, galiziar abokatu eta politikaria.
- 1937 - John Hume, Ipar Irlandako politikaria, 1998ko Bakearen Nobel Saria (h. 2020).
- 1938 - Anthony Giddens, britainiar soziologoa, egituraketa teoriaren sortzailea.
- 1940 -
- Francesc Betriu, kataluniar zinema eta telebista zuzendaria (h. 2020).
- Iva Zanicchi, italiar abeslaria.
- 1944 -
- Paul Keating, Australiako lehen ministro ohia.
- Alexander Van der Bellen, Austriako presidentea.
- 1945 - José Luis Perales, espainiar egile-abeslari, musikagile, musika ekoizle eta idazlea.
- 1946 - Henrique Rosa, Ginea-Bissauko behin-behineko presidentea (h. 2013).
- 1947 -
- Takeshi Kitano, japoniar aktore, zinemagile, umorista, idazle, poeta, pintore eta bideo-jokoen diseinatzailea.
- Teresa Lago, portugaldar astronomialaria, Portoko Unibertsitateko Astrofisika Zentroaren sortzailea.
- 1948 - José Maza Sancho, txiletar astronomoa eta astrofisikaria.
- 1949 - Philippe Starck, frantziar industria-diseinatzailea.
- 1950 -
- Grace Nichols, guyanar poeta, maistra eta kazetaria.
- Gilles Villeneuve, kanadar 1 Formulako gidaria (h. 1982).
- 1955 -
- Kevin Costner, zinema zuzendari, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
- Fernando Trueba, espainiar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- 1957 -
- Elmar Borrmann, ezpata modalitateko alemaniar eskrimalari ohia.
- Marián Flores, espainiar telebista-aurkezlea.
- 1958 -
- Francys Arsentiev, Everest gailurrera ontziratutako oxigenorik gabe iritsi zen lehen estatubatuar emakumea (h. 1998).
- Marci Bowers, estatubatuar ginekologoa eta zirujaua, sexua berresleitzeko ebakuntzetan aditua.
- 1960 - Mark Rylance, britainiar aktore eta antzerkigilea.
- 1963 - Efraín Alegre, paraguaitar abokatu eta politikaria.
- 1966 - Alexander Khalifman, errusiar xake jokalaria.
- 1967 -
- Pieter Huistra, herbehereetar futbolari ohia.
- Iván Zamorano, txiletar futbolaria.
- 1968 - Antonio de la Torre, espainiar aktorea.
- 1969 -
- Dave Bautista, estatubatuar borrokalari libre eta aktorea.
- Ever Palacios, kolonbiar futbolari ohia.
- 1971 -
- Amy Barger, estatubatuar astronomoa.
- Jonathan Davis, KoЯn musika taldeko abeslaria.
- Josep Guardiola kataluniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Pablo Maqueda, espainiar futbolari ohia.
- 1972 - Txe Arana, zinema, telebista eta antzerkiko kataluniar aktorea.
- 1975 -
- Hiroshi Kamiya, japoniar ahots bikoiztaile, aktore eta J-pop abeslaria.
- Joachim Lafosse, belgikar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- María del Mar Rodriguez Carnero, La Mari, Chambao taldeko abeslaria.
- 1978 - Thor Hushovd, norvegiar txirrindularia.
- 1979 -
- Roberta Metsola, maltar legelari eta politikaria.
- Leo Varadkar, irlandar politikari eta medikua, Fine Gael alderdiko buruzagia.
- 1980 - Robert Green, britainiar futbolaria.
- 1983 - Katrin Siska, estoniar abeslari eta modeloa, Vanilla Ninja taldeko abeslaria.
- 1984 - Makoto Hasebe, japoniar futbolaria.
- 1985 - Ruben de la Barrera, galiziar futbol entrenatzailea.
- 1986 - Marya Roxx, estoniar hard rock/metal musikari eta abeslaria.
- 1988 - Angelique Kerber, alemaniar tenislaria.
- 1991 -
- Mitchell Duke, australiar futbolaria.
- Ángela Ponce, espainiar modeloa.
- 1994 - Shinya Yajima, japoniar futbolaria.
- 1998 -
- Aitana Bonmatí, kataluniar futbolaria.
- Éder Militão, brasildar futbolaria.
- 2002 - Quicala Bari, afrikar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1890 - Kosme Duñabeitia, bizkaitar argazkilari eta margolaria (j. 1819).
- 1896 - Charles Floquet, euskal herritar politikaria, Frantziako Lehen Ministroa, Parisen (j. 1828).
- 1898 - Léonce Détroyat, lapurtar militar eta kazetaria, Frantziako Itsas Armadan aritutakoa (j. 1829).
- 1968 - Pierre Duhour, euskal idazlea (j. 1890).
- 1985 - Santiago Urtizberea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1909).
- 1996 - Sebastian Zapirain, gipuzkoar buruzagi eta militante komunista, PCEko militante historikoa (j. 1903).
- 2006 - Pedro Ortuzar, Iturri, bizkaitar bertsolaria (j. 1932).
- 2013 - Feliciano Matute, Real Sociedadeko futbolaria (j. 1937).
- 2018 - Juan Mugartegi, bizkaitar bertsolaria (j. 1933).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 474 - Leon I.a, bizantziar enperadorea (j. 401).
- 1121 - Gilen Champeauxkoa, frantziar teologo eta filosofo eskolastikoa.
- 1213 - Tamar Georgiakoa, Georgiako erregina (j. 1160).
- 1253 - Henrike I.a Ziprekoa, Zipreko erregea (j. 1217).
- 1367 - Petri I.a, Portugalgo Erregea (j. 1320).
- 1539 - Juan Rena, Joana I.a Gaztelakoaren kapilaua, Karlos V.a Hasburgokoaren administratzailea eta Iruñeko apezpikua (j. c. 1480).
- 1586 - Margarita Parmakoa, Parmako dukesa ezkontidea, Herbehereetako gobernaria (j. 1522).
- 1677 - Jan van Riebeeck, herbeheretar nabigatzaile eta administratzaile koloniala (j. 1619).
- 1862 - John Tyler, Ameriketako Estatu Batuetako 10. Presidentea (j. 1790).
- 1863 - Mauka Gorri, apatxe herriko txihende taldeko kide eta buruzagia (j. c. 1790).
- 1873 -
- Edward Bulwer-Lytton, ingeles politikari eta idazlea (j. 1803).
- Charles Dupin, frantziar matematikaria eta politikaria (j. 1784).
- 1878 - Antoine César Becquerel, frantziar zientzialaria (j. 1788).
- 1882 - A. A. Milne, ingeles idazlea, Winnie the Poohren sortzailea (h. 1956).
- 1890 - Amadeo I.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1845).
- 1899 - Carl Friedrich Wilhelm Claus, alemaniar zoologoa (j. 1835).
- 1917 - Victor Bruce (Elgingo IX. kondea), britainiar politikaria, Indiako erregeordea (j. 1849).
- 1920 - Giovanni Capurro, italiar poeta (j. 1859).
- 1921 - Adolf von Hildebrand, alemaniar eskultorea (j. 1847).
- 1936 - Rudyard Kipling, ingeles idazlea, 1907ko Literaturako Nobel Saria (j. 1865).
- 1954 - Sydney Greenstreet, antzerki eta zinemako ingeles aktorea (j. 1879).
- 1956 - Konstantin Päts, Estoniako lehenbiziko presidentea (j. 1874).
- 1977 -
- María Rosa Oliver, argentinar idazlea, saiogilea, itzultzailea eta ekintzailea (j. 1898).
- Carl Zuckmayer, alemaniar antzerkigileaa (j. 1896).
- 1978 -
- John Lyng, Norvegiako lehen ministroa (j. 1905).
- Nicanor Piñole, asturiar margolaria (j. 1878).
- 1979 - Maurice Challe, frantziar jenerala (j. 1905).
- 1980 - Cecil Beaton, britainiar modako, erretratuetako eta gerrako argazkilari, egunkarien egile, margolari eta zinema eta antzerkirako barnealdeen eta jantzien diseinatzailea (j. 1904).
- 1982 - Huang Xianfan, txinatar historialari eta antropologoa (j. 1899).
- 1983 - Arturo Umberto Illia, Argentinako 35. presidentea (j. 1900).
- 1985 - Noel Clarasó, kataluniar idazle eta itzultzailea (j. 1899).
- 1987 - Renato Guttuso, italiar margolaria eta eskultorea (j. 1911).
- 1988 - Fra' Angelo de Mojana di Cologna, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (j. 1905).
- 1989 - Bruce Chatwin, ingeles bidaia-idazle, eleberrigile eta kazetaria (j. 1940).
- 1995 - Adolf Butenandt, alemaniar biokimikaria, 1939ko Kimikako Nobel Saria (j. 1903).
- 1996 - Leonor Fini, argentinar-frantziar margolaria (j. 1907).
- 1998 - Judite de Carvalho, portugaldar idazlea (j. 1921).
- 2004 - José Luis Ortega Monasterio, euskal jatorriko kataluniar musikagilea, habanera konpositore handienetako bat (j. 1918).
- 2010 -
- Kate McGarrigle, quebectar folk musikari eta abeslaria (j. 1946).
- Robert B. Parker, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (j. 1932).
- 2015 - Alberto Nisman, Argentinako fiskala, Cristina Fernández de Kirchner presidentea salatu ondoren hilda agertu zen (h. 1963).
- 2016 -
- Glenn Frey, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea, Eagles taldearen kide sortzailea (j. 1948).
- Michel Tournier, frantziar idazlea (j. 1924).
- 2017 - Peter Abrahams, hegoafrikar eleberrigile eta kazetaria (j. 1919).
- 2018 -
- Olivia Lua, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1994).
- Nancy Richler, kanadar LGBT eleberrigilea (j. 1957).
- 2019 - Brian Stowell, manxera hizkuntza suspertzeko lanetan aritutako ekintzaile nagusietako bat (j. 1936).
- 2021 - Jean-Pierre Bacri, frantziar aktorea eta gidoigilea (j. 1951).
- 2022 -
- Francisco Gento, espainiar futbolaria, Espainiako Futbol Liga gehien jokatu eta irabazi zituen futbolaria (j. 1933).
- Yvette Mimieux, estatubatuar aktorea (j. 1942).
- 2023 -
- David Crosby, estatubatuar musikari eta abeslaria, The Byrds eta Crosby, Stills, Nash & Young taldeetako kide sortzailea (j. 1941).
- Denys Monastyrsky, ukrainar abokatu eta politikaria (j. 1980).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Laitzun eta Munia.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |