Finduilas Dol Amrothekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Finduilas Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Bere istorio laburra Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Dunadan bat da, Dol Amrotheko Adrahil printzearen alaba eta Imrahilen ahizpa, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2950. urtean jaio zena. Tolkienek "edertasun handiko eta bihotz oneko emakume" bezala deskribatzen du.

Beranduago Gondorreko seneskal erregeordea izango zen Denethor II.arekin ezkondu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2976. urtean, bi seme izan zituztelarik: Boromir eta Faramir. Gondortarrek berari buruz Minas Tirithen sartuta gainbehera zihoala eta nostalgiarekin hegoalderantz begiratzen zuela zioten, itsasoa eta Dol Amroth zeuden tokia, hiriaren parean zegoen Mordorren itzalak izutu egiten baitzuen. Bere senarra seneskal bihurtu eta lau urtera, ustekabean hil zen eta Denethor are ilun eta isilago bihurtu zen.

Izen bereko beste pertsonaia bat dago Tolkienen legendariumean: Finduilas Nargothrondekoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]