Finlandiako antzinako armarriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finlandiako Antzinako Armarriak» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Armarriak ez ziren XVI. mende arte garatzen hasi eta ordudanik santuen zigiluak erabiltzen zituzten. Armarri bakoitzak probintziako fauna, flora edo bertako ohitura eta kulturen ezaugarriak ditu.

Armarrien artean bi motakoak desberdintzen dira: dukerri koroa dutenak (Benazko Finlandia, Häme, Karelia eta Satakunta) eta konderri koroa dutenak (Åland Uharteak, Ilandia, Laponia, Pohjanmaa eta Savonia). Koroak, probintziek Suediar Errsumaren barnean zuten garrantziagatik bereizten dira.

Gaur egun oraindik, antzinako armarriak erabili ohi dira, herri, eskualde eta baita Finlandiako probintzietan ere.

Åland Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coat of arms of Åland.svg

XVI. mendeko armarriak bi orein irudikatzen zituen baina hurrengo mendean bakarrarengatik ordezkatuak izan ziren. Oreina, uharteen ezaugarri dira, bertako ehiza oparoarengatik, gaur egun babestua dagoena.

Varsinais-Suomen.vaakuna.svg

Benazko Finlandia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarriak Turkuko gazteluaren omenez egin zen, probintziaren erdigune militar eta administratiboa, eta Suediak bertan zuen garrantziaren erakusgarri da ere, bi banderekin suediarrekin.

Tavastia coat of arms.svg

Häme[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko katamotz bat ageri da armarrian, atzekalde gorri baten gainea. Goian zilarrezko sei puntako hiru izar ageri dira eta behealdean aldiz, zilarrezko lau arrosa, dukerri bat izanaren oroimena.

Duela asko, katamotza, herrialde honetako animalia komun bat zen, baina XVII. mendeko Izotz Aro Txikiaren ondorioz, hegoalderantz migratu behar izan zuen, eta ordudanik bertan aurkitu ezineko animalia da.

Uudenmaan historiallisen maakunnan vaakuna.svg

Ilandia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1599ko armarriak, zilarrezko itsasontzi bat irudikatzen du, probintziaren antzinako merkataritza garrantziagatik. Itsasontzia, Porvoo, Vantaa, Kymi eta Mustio ibaien gainean dago, lehenengo biak Häme probintziarekin erabilitako merkataritza bideen omenez, eta azkenekoak Ilandiaren mugak ebakitzen zituzten ibaiak baitziren.

Karjalan historiallisen maakunnan vaakuna.svg

Karelia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1562ko armarriak, bi beso ezpata batzuekin errepresentatzen ditu. Izan ere, Karelia, Novgorodeko Errepublika eta Suediar erresumaren arteko muga zen eta hau zela medio, erregeak, armarri hauek eman zizkion.

Lapin maakunnan vaakuna.svg

Laponia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko gizon bat agertzen da armarrian, izan ere suediarrak, "aurreratuak", samitarrak gutxietsi egiten zituzten eta "historiaurreko gizartea" zelakoan, armarri hauek ezarri zizkion. Gaur egun oraindik Laponia finlandiarrean eta Laponia suediarreko armarrietan aurkitu daitezke historiaurreko gizon hauek.

Ostrobothnia coat of arms.svg

Pohjanmaa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pohjanmaako armarrian hainbat pitotx agertzen dira, urtez urte kopurua aldatu delarik. Pitotxa bertako animalia nagusienetakoa da, nahiz eta ehizarekin arazo handiak izan gaur egun Finlandiar gobernuaren babespean dago

Satakunta.vaakuna.svg

Satakunta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartz beltz bat ageri da bertan, antzinako larruzko merkataritzarengatik eta bertako hartzak oso preziatuak izan zirelako Erdi Aro guztian.

Savo.vaakuna.svg

Gainera, hartza bizitza basatiaren oroigarri da. Izarrak aldiz, gaueko zeru garbia isladatzen dute, neguko partean batik bat, zeruko izar guztiak ikusi daitezke hotzak zeruan eratzen duen garbitasunagatik.

Savonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkuak eta geziak ehiza errepresentatzen dute, eta gainera, muga ondoko probintzia zenez esanahi defentsiboa zuela uste da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]