Åland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Åland
Landskapet Åland
Ahvenanmaan maakunta
Bandera Armarria
Goiburua: Bakearen Uharteak
Ereserkia: Ålänningens sång
Hiriburua
eta hiri handiena
Mariehamn
Hizkuntza ofiziala(k) Suediera
Herritarra alandar
Gobernua Finlandiaren autonomiadun probintzia
 -  Gobernadorea Peter Lindbäck
 -  Gobernuburua Viveka Eriksson
Autonomia
Azalera
 -  Guztira 13,517 km2
 -  Ura (%) 88
Biztanleria
 -  2009 zenbatespena 27.700
 -  Dentsitatea 18,14 bizt./km2
Dirua Euroa (EUR)
Ordu-eremua EET (UTC+2)
 -  Udan (DST)  (UTC+3)
Aurrezenbakia +358
Internet domeinua ax
Åland uhartediaren mapa. Uharte handiena Fasta Åland da.

Åland[1] edo Åland uharteak (Landskapet Åland suedieraz eta Ahvenanmaan maakunta finlandieraz) Itsaso Baltikoko uhartedi bat da, Botniako golkoaren sarbidean kokaturik dagoena.

Eskualde autonomoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desmilitarizatua, suediar elebakarra eta autonomoa den lurraldea osatzen du Finlandiaren barruan. Eskualde honetan dagoen autonomia maila dela eta Finlandiari dagozkion hainbat afera bertan erabakitzen dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzin norvegierazko Ahvaland izena du jatorrian, honek "uraren lurraldea" esan nahi du. Suedieraz Åland-rea eboluzionatu zuen "ibaien lurraldea" bihurtuz, finlandierazko eta estonierazko Ahvenanmaa izenak jatorrizko izenaren antz handiagoa du baina literalki "perkaren lurraldea" esan nahiko luke.

Landskapet Åland izen ofizialak "Åland Eskualdea" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glaziazio ondorengo isostasiaren ondorioz azaldu ziren uharteak. Harri eta Burdin aroetan ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu biltzaileak ziren eta duela 7.000 nekazaritza iritsi zen. Neolito garaiko keramika aurkitu izan da egindako indusketetan. Burdin Aroan Eskandinabiako penintsularekiko harremanak hasi zituzten, Bikingo Aroan sendotu zirenak. Bikingoen 380 hilobi eta sei gazteluren hondarrak aurkitu dira uharteotan.

XIII mendean Suediak Finlandia bereganatu zuen eta 1809an Suediak Errusiari eman behar izan zion Finlandia eta berarekin batera Åland uhartedia ere bai. Errusiak uharteak gotortzea erabaki zuen eta Bomarsund gotorleku handia eraiki zuen. 1854 urtean Krimeako Gerraren barnean Frantziako eta Britainia Handiko itsas flotak gotorlekua suntsitu zuen. Gerrari amaiera eman zion 1956ko Parisko Itunean uharteak desmilitarizatzea erabaki zen.

1917ko Finlandiaren Independentzia prozesuan Suediako tropez bertako populazioa babestu zuten Errusiarrek aurka, izan ere bertako populazioa suediar jatorrikoa baitzen. Independentzia lortu ondoren uhartediak Suedian sartzeko saiakera egin zuen. 1919an egindako bozketan %95-a alde azaldu zen baina Finlandiak ez zion baimenik eman eta Suediak ere ez zuen indar handirik egin, Finlandiarekiko harreman honak mantentze aldera.

Bigarren Mundu Gerratik aurrera populazioaren sentimendua aldatu egin zen, "Finlandia barneko suediar probintzia" izatetik "Finlandiako autonomia bereziko eskualdea" izatera pasatzean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Åland uharteak 6.500 inguru dira, baina horietako batean, Fasta Åland izenekoa biztanleriaren %90a bizi da. Gainerako uharteak txikiak dira. Finlandiako Eskualderik txikiena da, hala populazioan nola azaleran.

Uhartediaren itsasoan kokaturik dago uhartedia, Finlandia kontinentaleko hego-mendebaldeko ertzetik oso gertu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Mariehamn normals 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.2 15.8 24.5 30.0 32.0 35.9 31.8 27.3 18.9 11.3 10.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.7 -2.1 2.0 8.8 15.5 19.5 22.3 20.5 14.9 8.8 3.0 -0.1 9.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.4 -5.2 -1.6 4.0 10.2 14.5 17.5 16.0 10.9 5.9 0.8 -2.6 5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -34.8 -32.9 -23.7 -10.9 -5.8 -1.5 1.8 0.2 -5.2 -15.0 -19.8 -33.8 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.3 -8.3 -4.9 -0.2 4.8 9.3 12.6 11.6 7.2 3.2 -1.6 -5.6 1.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61 42 43 32 39 59 79 80 64 78 76 70 723
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 8 9 7 7 8 9 11 9 12 13 12 116
Eguzki orduak 40 75 134 204 284 276 287 230 155 89 38 27 1839
Iturria (1): Météo Climat[2]
Iturria (2): Météo Climat[3]

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 udalerrik osatzen dute eskualdea:

Udalerria Biztanleria Udalerria Biztanleria
Mariehamn 11.521 Föglö 564
Jomala 4.646 Geta 509
Finström 2.529 Brändö 465
Lemland 1.991 Vårdö 433
Saltvik 1.827 Lumparland 390
Hammarland 1.521 Kumlinge 315
Sund 1.033 Kökar 243
Eckerö 932 Sottunga 99

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartedietako ekonomia jarduera nagusiak ontzigintza, merkataritza eta turismoa dira. Ontzigintzak Ekonomiaren %40-a hartzen du. Itsasportu garrantzitsuenak Fasta Åland uharte handian daude, Marienhamn (hegoaldean), Berghamn (mendebaldean) eta Långnäs (ekialdean).

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazioak ez du aldaketa nabarmenik izan azken hamarkadetan baina gutxi bada ere goranzko joera izan du, 1980 urtean 22.700 izatetik 2013an 29.013 izatera pasa baita.

%90ak suediera du ama hizkuntza eta %5-a baino ez dira finlandiar jatorrikoak. %75'9ak Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa jarraitzen du. Finlandiako eliza kristau zaharrena bertan dago, Jomalako San Olaf eliza, XIII mendekoa.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Åland uhartediak Uharteetako Jokoak txapelketan hartzen du parte eta 1991 eta 2009an bera izan zen antolatzailea.

IFK Mariehamn futbol taldeak 2016ko Finlandiako Liga irabazi zuen eta 2015ean Kopa.

Åland Stags uharteetako errugbi taldea da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz)  154. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, Zeinu diakritikoarekin (Åland) nahiz gabe (Aland) idatz daiteke. Euskarazko testu arruntetan, ohikoa da diakritiko bereziak (gure ingurunean ohikoak ez direnak) ez idaztea, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-05-15 .
  2.   , http://meteo-climat-bzh.dyndns.org/listenormale-1981-2010-1-p66.php .
  3.   , http://meteo-climat-bzh.dyndns.org/index.php?page=stati&id=879 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Åland Aldatu lotura Wikidatan