Turkuko gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Turkuko gaztelua
Turkucastle edit.jpg
Kokapena
Herrialdea  Finlandia
Regional State Administrative Agency South-Western Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeak Jatorrizko Finlandia
Finlandiako azpieskualdeak Turku sub-region
Hiri Turku
Helbidea Linnankatu , 80
Koordenatuak 60° 26′ 07″ N, 22° 13′ 42″ E / 60.435277777778°N,22.228333333333°E / 60.435277777778; 22.228333333333Koordenatuak: 60° 26′ 07″ N, 22° 13′ 42″ E / 60.435277777778°N,22.228333333333°E / 60.435277777778; 22.228333333333
Turkuko gaztelua hemen kokatua: Finlandia
Turkuko gaztelua
Turkuko gaztelua
Turkuko gaztelua (Finlandia)
Historia eta erabilera
Irekiera XIII. mendea
Jabea Finlandia
Ondarea
Webgune ofiziala
Turkuko gaztelua 1724. urtean.

Turkuko gaztelua (finlandiera: Turun linna; suediera; Åbo slott) Finlandiako hego-mendebaldeko Turku hirian dagoen gaztelua da, ustez 1280. urtean eraikia.

Turkuko gaztelua Finlandian zutik dirauen eraikuntzarik zaharrena dela uste da, eta Eskandinavia osoko gaztelurik handiena. Erdi Aroan gaztelua aintzira baten erdian zegoen, uharte gisa; baina gaur egun Turkuren ondoan dago, lurrez inguraturik. Izan ere, uhartearen ingurua XV. mendean haran bilakatu zuten, ibaia desbideratuz.

Hurrengo urteetan, gaztelu indartsu eta sendoena bihurtu zen, eta errusiarrek eta novgorodtarrek ezin izan zituzten haren harresiak gainditu. Hala ere, gazteluak ez dauka gerra historia handirik, Viipuriko gazteluak eta Olavinlinna gazteluak ez bezala.

XVI. mendean berreraikia izan zen, Suediako erregeentzako. Izan ere, lurralde hauetara etortzea gogoko zuten, eta ondorioz, gazteluaren inguruan, Turku hiria garatu zen.

Gaztelua, Olavinlinna gaztelua eta Häme gazteluarekin batera hiruki defentsibo bat osatzen zuten.

Historia garaikideari dagokionez, 1941ko Jarraipenaren Gerran, sobietarrek gaztelua bonbardatu zuten, baina ez zuten hau suntsitzea lortu. 1987. urtean berreskuratu egin ziren harresiak eta museo bilakatu zen, lehengo urtean 200.000 turista jaso zituelarik. Gainera, gela handiak, hiriak, bilkuretarako erabiltzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluzain eta jaunen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turkuko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan