Firebird I

Wikipedia, Entziklopedia askea
Firebird I
General Motors Firebird (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaGeneral Motors
Historia
Sorrera1954
Masa1.134 kg
Potentzia370 Zp

Firebird I automobila izan zen General Motorsek 1954an sortu zuen kontzeptu-automobil bat, gas-turbinazko propultsioarekin AEBetan eraikitako lehen autoa[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmett Conklin ingeniaria buru zela, GMko taldeak Firebird XP-21 deitu zion prototipoari[2], eta gero Firebird I bilakatu zen. II, III eta IV modeloek jarraitu zioten 1964a arte, gas propultsioko sistema zelarik guztien ezaugarri nagusia[3][1].

Konfigurazioaren aldetik oso praktika gutxikoa suertatu zen. Burbuilazko kabina bat zuen eserleku bakarrarekin gidariarentzat. Gorputza osatzen zen beiraz, hegal laburrez eta isats bertikaleko hegal batez; materiala indartutako plastikoa zen. Itxura balistikoa zuen guztiz. Balazta-sistema danborren sistema estandarretatik bereizten zen, gurpilen kanpoaldean baitzeuden, azkar hoztu ahal izateko, eta hegalek, berez, hegazkin baten antzeko aleroiak zituzten abiadura murrizteko[4].

Hasieran, Conklin bera zen gidatzeko kalifikatutako pertsona bakarra, eta 160 km/o abiadurara iritsita, bigarren mailara aldatzean, arazoakm sortu eta abiadura murriztu zuen lehen proban. Ez zen abiadura potentzialerako gehiago probatu, gas-turbinaren bideragarritasun praktikoa ikustea izan zen gehiago ingeniaritza proiektuaren zioa.

Eraiki zen ale bakarra 2022an erakutsi zuten Bilboko Gugggenheim Museoan egindako erakusketa batean[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Concepts that time forgot: the General Motors Firebird I» Top Gear 2020-08-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  2. Popular Mechanics. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  3. «Conklin Systems - Firebird Pages» www.conklinsystems.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  4. (Ingelesez) Magazines, Hearst. (1954-03). Popular Mechanics. Hearst Magazines (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  5. (Gaztelaniaz) «El Guggenheim estrena una exposición sobre automóviles con modelos históricos» Bilbao Secreto 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]