Flandriar Ardenak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flandriar Ardenak osatzen duten udalerriak, Ekialdeko Flandrian.

Flandriar Ardenak Ekialdeko Flandria (Belgika) probintzia hegoaldeko eskualde menditsuari ematen zaion izen ez-ofiziala da. Tontorrik altuena Hotondberg (145 m) da.

Gune hau Ardenetatik desberdina da, azken hauek hegoalderago baitaude kokaturik, Valonia, Frantzia eta Luxenburgon.

Inguruko herririk handienak Oudenaarde, Ronse eta Zottegem dira.

Txirrindularitza lasterketak ohikoak izaten dira inguru horretan. Bertatik igarotzen dira adibidez, Flandriako Tourra, Omloop Het Nieuwsblad eta Flandrian Zehar. Lasterketa hauetan dauden igoera zailenetakoak daude eskualde honetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]